Piketea egin zen bitartean, dendako arduradunen urduritasuna nabaria izan zen. Erakunde anarkosindikalistak Volkswagen-en kontrako presioa eta boikotarekin jarraituko dutela gogoratu zien, “TNS enpresarekin mantentzen dituzten harreman komerzialak bukatu arte”.
Sindikatu honek azpimarratu duenez, “enpresa honek langileekiko erabateko mespretxua adierazi du, duela urte batzuk CNTko sail sindikala sortzera bultzatu eta gaur egun saileko delegatua kaleratua izatera eraman duena, etekin baxua duela argudiatuz”.
Era berean, zentral anarkosindikalistak “maniobra zakar hau CNT sindikatua gainetik kentzeko helburu duen errepresio sindikaleko adibide garbia da” azpimarratu du. “Sindikatu honek, liberatu eta subentzio gabeko bakarra, TNSk antolatuta daukan negozio esklabistarako mehatxu bat suposatzen du”.
“Enpresetan borrokatzeagatik kaleratzeak izatea onartezina da: TNSko esplotatzaileei jakinarazten diegu ez dugula borroka utziko kaleratzearen baliogabetasuna onartu eta zuzengabe kaleratutako gure laguna berriz hartu arte”, adierazi du.