CNTk, ostegun honetan, parte hartu du Deustun egin den kontzentrazioan. Ekintza 29an egin zen greba orokorraren ondoren auzipetuak izan ziren hiru gazteekin elkartasuna adierazteko burutu zen. “Beldur eta mehatxuekin langileria geldiarazi nahi dutenen aurka, hemendik esaten diegu ezin izango gaituztela gelditu”, erakunde anarkosindikalistak nabarmendu du.
Sentsu honetan, CNTk azpimarratu du “Kapitalak eta gobernuek ez dute zalantzarik errepresioa erabiltzeko ahots kritikoak isiltzeko”, hori dela eta, epaiketaren amaiera exijitu egin du “eta haien eskubideen alde borrokatzen dutenen aurkako epaiketekin bukatzeko”.