Duela aste batzuk CNTk Confebaskeko presidenteari, (Migue Angel Lujua hotel honetara mintzaldi bat ematera etorri zen) “gosaria mingostu” zion. Kasu honetan, erakunde anarkosindikalistak lehendakariari bere haserrea erakutsi nahi zion. Hala ere, “Urkulluk nahiago izan du ez gosaltzea sindikatu honen bandera eta kontsignekin”, nabarmen du erakunde anarkosindikalistak.
Hala da, CNTk gogora ekarri du duela hilabete batzuz geroztik hotel-kate honen langileen aurkako neurrien kontra borrokan dagoela. Enpresa honek nahi du “langileen eskubideak murriztea, haien lan egoerak txarrera eginez”. “Nahiz eta horrela izan -edo, agian, horregatik- Urkulluk hotel honetara etorri nahi izan zuen bere krisien aurkako errezetak ematera: langileriarentzat: murrizketak eta euskal patronalarentzat: erreparorik gabeko sostengua”, azpimarratu du.
“Lehendakariaren izenatik harantz edo banderaren koloretik harantz -CNTk nabarmendu du- gobernu guztiak enpresarien baldintzarik gabeko aliatuak dira eta, haientzat, lan zikinak egin ohi dituzte. Gaur, bere izena Iñigo Urkullu da, atzo, Patxi López eta bihar beste izen bat izango du, baina ez da ezer aldatuko”. Errealitate horren aurrean, erakunde anarkosindikalistak “botere guztien aurka borrokatzera” deitu du, “hauek, langileak esklabo mantso eta otsan bihurtu nahi dituztelako”.
Ildo horretan, CNTk gaineratu du “Langileriak jasaten duen erasoen aurkako mobilizazioak Ercilla Hoteletan jarraituko dira nagusiek, haien neurriak, berrikusi arte. Bien bitartean, beren lagunei “gosaria mingosten” jarraituko dugu.