LGSa 950 euro gordinera igo da, urtarrilaren amaieran iragarri zen bezala. Horregatik, sindikatutik eskema bat egin da eragindako langileek beren egoera berria zein den argiago izan dezaten. Zalantzarik izanez gero, sindikatutik pasa zaitez.
Sindikatuak -grebaren deitzaileetariko bat- gaur arratsaldean jakitera eman duen premiazko balorazio batean azpimarratu duenez, “Duintasunaren aldeko borroka ezin da gaur amaitu, ezta egun bateko mobilizaziora mugatu ere”. “Horrela erakusten ari da pentsiodunen marea, bi urte kalean daramatzana, eta horrela erakutsi behar dugu erakunde sindikalek”, azpimarratu du.
Testuinguru horretan, lan, pentsio eta bizitza duinaren aldeko mobilizazioen kanpaina “mantentzera eta zabaltzera” deitu du CNTk, eta, aldi berean, ohartarazi du kontzertazioaren eta elkarrizketa sozialaren bidea “kosta ahala kosta ezer aldatzea saihestu nahi dutenen errezeta faltsuak” baino ez direla. "Kontuz promesekin eta engainuekin: hemen jada ez dute konponketa merkeek balio”, adierazi du zentralak. Hain zuzen ere, erakundeetatik “gatazka desaktibatu edo moketa duten aretoetara eramango” dutenen aurrean erne egoteko deia egin du.
Era berean, pentsiodunen mugimenduaren izaera “autonomoa eta zeharkakoa” nabarmendu du sindikatuak. "Banderarik eta partidarik gabeko zuen borrokak erakusten digu herriak soilik salbatzen duela herria", esan du CNTk.
Azkenik, CCOO eta UGT sindikatuek orain arte egindako lana deitoratu du, eta “zein aldetan dauden publikoki esatea” eskatu die. “Batez ere, gezurrak botatzeari uzteko eskatzen diegu, euren lotsak ezkutatzeko”, gaineratu du erakundeak.
Sindikatuak azpimarratu duenez, pentsiodunekin batera “emakumeak, ikasleak, migratzaileak eta beste hainbeste biktima atera dira kalera”. “Hau ez da gaur amaituko, azpimarratu du. Beste orainaldi bat eta beste etorkizun bat eraiki nahi dugun guztion mobilizazioaren, batasunaren eta ekintza bateratuaren bidez bakarrik aldatu ahal izango ditugu gauzak”.
Era berean, gaur arratsaldean udalerri ugaritan egingo diren mobilizazio ezberdinetan parte hartzeko deia egin du CNTk. "Ezerk eta inork ez du marea hau geldituko", azpimarratu zuen.
CNTk langile klasea masiboki kalera ateratzera animatzen du, eta urtarrilaren 30ean ekonmia guztia bertan behera uztera. "Lana, pentsioak, bizitza duin bat lortzeko, fitxa mugitzea dagokigu", azpimarratu du sindikatuak. Epe luzeko borroka da hau, urtarrilaren 30eko data gainditzen duena, "izaera ofentsiboa duen borroka baten hasiera gisa ulertu behar da", nabarmendu du CNTk.
Hauek dira greba egunerako hitzorduak:
Horrez gain, Estatuan hainbat elkarretaratze egingo dituzte Euskal Herrian grebari elkartasuna adierazteko.
Jo ta ke irabazi arte! Pentsioak defendatu egiten dira!
Greba "nazionalista" dela kritikatu izan da, guztiz faltsua dena. Nahikoa da azaroaren 26an Bilbon emandako prentsaurrekoan esandakoa errepasatzea. Era berean, nabarmentzekoa da estatu osoan egitearen ardura ez dela ELA eta LABena, haren esparrua Euskal Herria baita, CCOO eta UGTrena baizik.
Bi sindikatuek, ordea, ez dute halakorik egin nahi izan. Gainera, greba honek langile klasea zatitzen duela esan da: dirudienez, CCOOrekin eta UGTrekin ez bazaude, "zatiketa" da, guztiz zitala.
Halaber, sektore jakin batzuetatik esan dute greba honek pentsiodunen mugimendua zatitu duela, eta hori, berriz ere, gezurra da. Beti egon dira ikuspegi ezberdinak mugimendu horretan, eta ados ez daudenak publikoki adierazi dira. Edonola ere, ez dugu ahaztu behar pentsiodunen mugimenduak erabaki zuela greba hau egitea. Mugimendu horrek kohesionatuta jarraitzen du, eta, izatez, gero eta pentsiodun gehiago mobilizatzen dira.
2019ko uda baino lehen, pentsiodunen mugimenduak sindikatuekin harremanetan jarri zen, eta inork (CCOO barne) ez zion greba orokorrari uko egin. Izan ere, CNTk 24 orduko lanuztetik haratago joateko eta estatu osoan egiteko aukera planteatu zuen.
Espainiako gobernu berriari aukera bat emateaz ere hitz egiten da. Noiztik makurtu behar du mugimendu sindikalak gobernu batek esaten duenera? Gobernuak egin dezala egin behar duela uste duena, baina mugimendu sindikala ez da inoiz gobernu batek esaten duenaren menpe egon behar. Eta are gutxiago Confebaskekin eta Iñigo Urkullurekin argumentuetan bat etortzea.
Horregatik guztiagatik, urtarrilaren 30ean greba egiteko arrazoiak soberan daudela esan du CNTk.