- Sail sindikaleko ordezkariaren jarrerak greba-eskubideak babesten du.
- Espedientearen ebazpenean "arau hauste eza frogatuta geratu dela" onartu da
Bizkaiko Foru Aldundiak espedientea ireki zion CNTko ordezkariari, 2019ko martxoaren 8an greba egin zuelako. Espedientea irekitzean, "mehatxu mezu bat bidali nahi izan zaie langile guztiei", nabarmendu du ordezkariak, eta ez dute zalantzarik izan grebaren oinarrizko eskubide bat urratzen saiatu direla.
Aldundiak, "berdintasunaren defentsarekin bat egiten duela azpimarratzen du", baina horren aurka egiten duela erakustsi du, martxoaren 8ko greban parte hartzea zapaltzen saiatu denean. Mobilizatu diren langileen eta sindikatuen elkartasunari esker, ordea, "beldurra eta isiltasuna bilatzen zuten lekuan, erantzuna aurkitu dute".