Kutsatua izan bazara edo konfinatzen bazaituzte

Martxoaren 11n, Estatuak komunikatu bat igorri zuen BOEn, Osasun Publikoaren arloko neurri bereziei buruzko 3/1986 Lege Organikoari buruzko legeria aldatzeko.

Aldaketa horren 5.1 artikuluan ezartzen denez, COVID-19ren ondoriozko konfinamenduaren edo gaixotasunaren kasuan, lan-istripuak eragindako aldi baterako ezintasuntzat hartuko da ondorio guztietarako. Horrek esan nahi du bajaren lehen egunetik Gizarte Segurantzaren oinarri arautzailearen %75 jasoko dela. Administrazio Publikoaren konturako langileek jasoko duten diru-kopurua.

Telelana

Enpresak ezar dezake, egin beharreko zereginek horretarako aukera ematen dutenean. Nolanahi ere, gure zerbitzu juridikoen iritziaren arabera, enpresak ezin ditu garraio-plusak edo antzekoak kendu. Salbuespenezko egoera dela eta, datozen egunetan adi egon beharko gara, gobernuak legeak egin ditzakeelako eta, halakorik gertatuz gero, azterketa tekniko bat egin.

Enpresak ezin du inola ere soldatarik deskontatu gure etxean zerbitzu teknikorik edo lanerako tresnarik ez dagoelako; izan ere, enpresaren ardura da horrelako gorabeherak konpontzea eta ematea.

Bidaiatzeko betebeharra

Enpresak langileak bidaiatzera behartu ditzake, lehenago bidaiatzen bazuten. Ezin zaitezke arrisku handiko eremu izendatuak izan diren edo sartzeko debekua ezarri zaien eremuetara joan.

COVID-19ren ondorioz itxita egoteagatik opor-egunak erabiltzea

Enpresak inola ere ezin ditu langileak behartu lantokia ixteagatik opor-egunak erabiltzera. Opor-egun horiek aurrez hitzartuta egongo dira, eta ezin izango dira aldatu horrelako arrazoiengatik.

Salbuespenez, lan-istripuarekin parekatutako egoeratzat hartuko dira COVID-19 birusaren ondorioz langileak isolatuta edo kutsatuta egon diren aldiak.

Martxoaren 10eko 6/2020 Errege Lege Dekretuaren bosgarren artikuluan ezartzen denez (martxoaren 11ko BOE), salbuespen gisa, lan-istripuarekin parekatutako egoeratzat hartuko dira COVID-19 birusak eragindako langileen isolamendu- edo kutsatze-aldiak, aldi baterako ezintasunagatiko prestazio ekonomikorako soilik. Bi kasuetan, salbuespenezko prestazio horren iraupena isolamenduagatiko baja-parteak eta dagokion altak zehaztuko dute. Prestazio hori jasotzeko eskubidea sortu ahal izango du gertaera eragilearen egunean Gizarte Segurantzako edozein araubidetan alta emanda dagoen norberaren edo besteren konturako langileak. Gertaera eragilearen data langilea isolatzea edo gaixotzea erabakitzen den eguna izango da; hala ere, bajaren partea data horren ondoren eman ahal izango da.

Saila: Berriak