LAB, ELA, STEILAS, ESK, ETXALDE, HIRU, CGT eta CNT sindikatuon ohar bateratua, gaur egin dugun agerraldiaren harira:


Hainbat erakundek erabaki dugu aldarri multzo bat osatu eta horiek lortzeko mobilizazio bateratuari ekitea. Bat gatoz garrantzi handiko unea dugula hau. Europar funtsak Damoklesen ezpata bilakatzen ari dira, eta hori inola ere ezin dugu onartu. Hasieratik argi geratu zen funtsen truke galdegingo zizkigutela doikuntza sozialeko neurriak eta austeritatezko aurrekontu-politikak. Urte bukaerarako hartu nahi dituzten erabakien araberakoak izango dira etorkizuneko gure bizi- eta lan-baldintzak. Lan erreforma eta pentsioen erreforma ezinbesteko baldintza dira beltzez jantzitako gizon berriek argi berdea eman diezaioten espainiar Estaturako funtsen transferentziaren bigarren zatiari. Eta ez batean, ez bestean, inongo kasutan ez zaio erantzunik ematen Euskal Herriko mugimendu sindikal eta sozialen eskariei.

Pentsioen erreformarako lege-proiektuan erretiro aurreratuan murrizketak ezarri nahi dira; ez da inola ere bermatzen 1.080 euroko gutxieneko pentsiorik, ez eta genero arrakala gainditzen ere. Gutxi dakigu, baina dakigun horren argitan aurreko urteetan ezarritako murrizketak ez dira indargabetuko, eta pentsio-sistema publikoa ere ez da sendotuko. Lan erreformaren nondik norakoak are ilunagoak dira, baina ez dirudi Euskal Herrian gure lan-hitzarmenak negoziatzeko eskubidea bermatuko denik, edota indargabetuko direnik aurreko erreformen funtsezko puntuak, esaterako kaleratzeko erraztasuna. Erreforma hauek baldintzatu nahi ditugu, eta mobilizazioa da horretarako hautatu dugun bidea.

Bestalde, Hego Euskal Herriko erakundeek ez dute ezer jakin nahi ereduaren oinarrizko zutabeak aldatzeko aukeraz, esaterako, osasun, hezkuntza edo zaintza sistema publikoari dagokionez, edo premiazko erreforma fiskalari ekiteaz, zeinak zeharo gehituko dituen enpresa- eta kapital-errentek ordaintzen dituzten zergak, batik bat enpresen etekinek, ondareak eta fortuna handiek. Confebaskek eta CENek erabakitzen dituzte politika hauek.

Aurrekontu-politika zekenen jarraipenak, zerbitzu publikoen pribatizazioaren aldeko politikak eta gizarte-prestazioak areago murriztu nahiak (horixe da EAEko DSBEaren erreformaren xedea), krisian dagoen tokiko merkataritza babesteko neurririk ezak… honek guztiak adierazten du 2008ko krisialdian eta koronabirusaren pandemian zehar ikasitakoa ez dutela aintzat hartu nahi. Halaber, krisi sanitarioaren kudeaketak agerian utzi du sistema autonomikoa zein hauskorra den: nahi duenean, Estatuak bere irizpideak inposatzeko ahalmena du.


Esan bezala, guk mobilizatzeko erabakia hartu dugu. Deialdi hau bultzatzen dugun sindikatuok beharrezko deritzogu bat egiteari, esaterako Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako azaroaren 13ko mobilizazioak babestuz.

Greba orokor baten erreferentzia ere aipatu izan dugu; honi buruz bakoitzak bere iritzia eman izan du. Gaur kalera gatoz esateko beharrezko jo dugula testuinguru honetan abenduaren 1ean mobilizazio egun bat deitzea. Egun horretan kalera irtengo dugu, goizean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta arratsaldean eskualdeetan, gure aldarriak defenditzeko, “Lan, pentsio eta bizi baldintza duinen alde. Lan eta pentsio erreformei ez. Soberanía para una vida digna” leloarekin.

Dei egiten diegu gizarte-mugimendu guztiei gurekin bat egin dezaten eta elkarrekin lan egin dezagun abenduaren 1eko mobi- lizazioa ahalik zabal eta handiena izan dadin.

  • CNT Tubos Reunidosen urtebete baino gehiago darama legez ezarrita.
  • “Zuzendaritzak, enpresan eratu ginenetik, gu baztertzeko jarrera hartu zuen”, adierazi du sail sindikaleko ordezkariak.


Tubos Reunidos siderometalurgian aritzen den enpresa bat da, Amurrion kokatua, eta 890 pertsona inguru ditu lantegian lanean. Tubos Reunidos SEPIren laguntza publikoak jaso dituen enpresetako bat da, 112 milioi euroko zenbatekoarekin. 5 urte daramatza hitzarmena iraungita, eta 8 aldi baterako lan-erregulazioko espediente (ERTE) aplikatu dituzte 2009tik. Laneko Ikuskaritzak FALTA LARRIAK EGITEAGATIK zigortu du honako arrazoi hau: plantilla malgutzea eta soldata-kostuak SEPEra bideratzea (diru publikora). Honez gain, beste arrazoi batzuengatik salatuta dago: aparteko orduetan irregularitateak izateagatik eta kontratazio berriak aldi baterako lan-erregulazioan sartzeagati, besteak beste. “Hala ere, Tubos Reunidosek diru publikoa jasotzen du”, argitu du sail sindikaleko bozeramaileak.


Gaur egun, Tubos Reunidosen hitzarmena negoziatzen hasi dira. Diru publikotik 112 milioi euro jasotzea ahalbidetzen duten jarraibideak betetzeko beharrezko baldintza. “Gure Sail sindikalarentzat prozesu opakua izaten ari da, langileon gehiengoari ez digutelako negoziazio-mahaian parte hartzen utzi. Jarrera hori ulergaitza da sail sindikal guztiek bertan presentzia dutenean, elkarren artean topaguneak bilatu behar ditugu eta indartsuago egingo gaituzten erabakiak hartu behar ditugunean, hau ez da gertatzen», adierazi dute central anarkosindikalistatik.

CNTko sail sindikalak elkarrizketarako beti irekita egotearen asmoa nabarmentzen du. “ Tubos Reunidos-eko Zuzendaritza ez da sail sindikalarekin biltzen, ez digu bidaltzen bidali behar digun informazioa eta dokumentazioa, nahiz eta euren betebeharra dela jakin ». Enpresa Batzordea Tubos Reunidos-en legezko ordezkaritza-organo gisa soilik aintzatesten saiatzen dira. Horrela, agerian uzten dute egiten duten diskriminazioa, Tubos Reunidos-en lan egiten dugun pertsonen ordezkaritzaren zati bat, CNTn afiliatuta gaudenak hain zuzen ere, kanpoan uzten dute”, azpimarratzen du sail sindikaleko ordezkariak.


CNTk Tubos Reunidosen bestelako sindikalismo bat sustatzeko lanean jarraitzeko asmoa azaldu digu. « Inplikatutako pertsonok erabakiak hartzen ditugun erakunde baten borroka-gaitasuna, horien erantzule izanik, eta noski, hauxe da zatituta eta pasibo nahiago gaituen enpresa-zuzendaritza batek gutxien gogoko duena. Baina guk argi daukagu, lan egiten dugula eta horrek erabakitzeko eskubidea ematen digula », adierazi dute CNTtik.

-Mari Luz Lozano borrokalari antifaxista nekaezina izan zen

- Ekitaldia CNTren egoitzan izanen da

Urriaren 30ean, larunbata, Mari Luz Lozano zangotzar ospetsuaren omenez izendaturiko liburutegia inauguratuko da Iruñean. Inaugurazio ekitaldi berezi hontan bere familia egonen da eta omenaldi txikia eginen zaio.

Mari Luz Lozano Zangotzan jaio zen 1913. urtean. Borrokalari antifaxista nekaezina izan zen, eta bertatik bertara sufritu zuen errepresioa 1936ko altxamenduaren ondoren. Ekitaldian, senide eta kide zenetistek bere biografia zabal bezain ezezagun eta zirraragarria azalduko dute. Ekitaldia agertu nahi duen orori irekia da eta CNTren egoitzan izanen da, Iruñeko Eslava kaleko 11.ean, 11:30ean.

Zentral anarkosindikalistak, hurbildu nahi direnei gonbidapena luzatu nahi die, azpimarratuz, “memoria historikoa mantentzeko, emakume anfaxista honen borrokari ikusgarritasuna ematea nahitezkoa” dela.

  • CNT sindikatuak adierazi duenez, “Neurri sindikal eta juridikoak hartuko ditugu enplegua eta Ecoespacion lortutako eskubideak defendatzeko”.

Ecoespacio enpresako gatazka ez da berria. Aurtengo udan, CNT sindikatuaren bitartez, bertako langileek euren eskubideak defendatzeko mobilizazioak hasi zituen. Hau ikustean, empresa langileekin adostasun batera heltzeko konpromezua hartu zuen eta CNTko sail sindikalak bertan behera utzi zuen deituriko greba.

Baina hilabete batzuen ostean, Ecoespaciok, antza, adostutako guztia ahaztu egin du. CNT sindikatuak salatu duenez: “Ecoespacioko zuzendaritzak gatazkaren aldeko apustua egin du, CNTko ordezkaria kaleratu duelako eta uztailean deitutako lanuzteen ostean enpresaren eta sail sindikalaren artean lortutako akordioak urratu dituelako”. Honez gain, “sail sindikalak egoera elkarrizketaren bidez bideratzeko eskatu ondoren, beste behin ere, Ecoespaziok atea itxi egin digu”, adierazi dute CNTko sail sindikaletik.

Gure lankidearen kaleratzea errepresalia argia da, Frantziara joandako Ecoespacioko langileak bizi diren etxebizitzetako bizigarritasun-baldintza eskasak salatu ondoren”, adierazi dute central anarkosindikalistatik.

CNT sindikatuak adierazi duenez, “Neurri sindikal eta juridikoak hartuko ditugu enplegua eta Ecoespacion lortutako eskubideak defendatzeko”, eta “urrian mobilizazioak” egingo dituztela iragarri dute. “Enpresaren esku dago eragin duen egoera horri buelta ematea”-gehitu dute.

  • Irailaren 12an, CNTk, Sare Antifaxistarekin batera, 1936an indar faxisten aurka ausardiaz borrokatu zuten milizianoak omendu zituen.


CNTk, Sare Antifaxistarekin batera, merezitako omenaldia egin zien Gipuzkoan borrokatu zuten miliziano gipuzkoarrei. Udaletxearen atzealdean, altxamendu faxistaren biktimen memorialaren ondoan, karpa txiki bat jarri zuten. "El txoko de los milicianos" izenarekin, kokapen horretan CNTk probintzia fronte desberdinetan defendatzen nola parte hartu zuen ulertu ahal izan da: biktimen zerrendak, Atotxako eskoletan milizietan inskribatutako milizianoak, eta 1948ko irailean Francok huts egin zuen atentatuaren oroigarri bat.


1936ko irailaren 13an Donostia entregatu ondoren, ia borrokarik egin gabe, Nafarroako erreketearen indarrei, eta Lacarren herena hirian sartu ondoren, CNT Miliciaseko miliziak Zarautzera erretiratu ziren eta Gipuzkoako fronte ezberdinetan banatu ziren hiru konpainia ezarri zituzten (Elgeta, San Migel gaina eta Markina, Zumarraga), Bilbon euskal armadaren batailoiak ezartzen ziren bitartean. Ahaztuta zeuden borrokak, hala nola Itziarkoa, irailaren 23an, 8 anarkista gazte hil baitziren, edo San Migel eta Urkaregi gainaren defentsa, irailaren 22tik 28ra, non gaur egun faxismoak doilorki hildako hainbat lagunen gorpuak dauden. Faxismo hori ez da desagertu, baina CNTko militanteak eta haien memoria historikoa ez daude ez garaituta ez armarik gabe armada nazionalaren aurrean.

Milizianoak Zubelzuko posizioan


Informaziorako "bulego" txiki horren helburua, gaur egun borrokalari anarkisten senide asko daudenez, hain gorpuak non dauden, non borrokatu zuten edo noiz hil ziren jakin gabe, honi ikusgarritasuna eman nahi genion. Inork aipatzen ez dituen eta inon ageri ez diren emakume eta gizonen izenak ahanzturan gal ez daitezen lagundu behar dugula uste dugu. Ezinbestekoa da izen horiek argitara ateratzea, ohoratzea eta ez ahaztea. Poruek ez ditugu ahaztu nahi Francisco Carrera, Ángel Virumbrales, Eduardo Trincado, Mamerto Azkona eta ehunka orrialde bete genitzakeen hamaika antroponimorekin. "Gure historiaren zati bat isiltzeari uko egiten diogu.

"Milizianoen txokoa" an, gure militanteetako batek hitzaldi bat irakurri zuen eta, ondoren, gure eroriei loreak eskaini genizkien. Hainbat pertsona hurbildu ziren ekintzara eta benetan oso hunkigarria eta pozgarria izan zen beretarren bila dabiltzan senide eta lagunei informazioa eman ahal izatea. Espero dezagun, honelako txoko informatiboekin, gaiari ikusgarritasuna emateko gai izaten jarraitzea, gure baliabideen eta gure aukerak kontuan izanda.


Milizianak, milizianoak, afiliatuak, militanteak eta mugimendu libertarioaren jarraitzaileak: mila esker!!!

 

CNT GIPUZKOA DIXIT 

Gaurko ekitaldi hau bi urteurrenen harira dator. Batetik, bihar, jakina denez, 85 urte  betekodira matxinatu faxistak Donostian sartu zirela. Bestetik, 1948an, gaurko egunez,  Kontxakobadia hontan bertan Francoren aurkako atentatu aereo baten saiakera bat  izan zen, tamalezantzua. 

Mañana se cumplen 85 años desde que los fascistas tomaron Donostia. Con este  humilde acto de hoy, quisiéramos también recordar otra efeméride no tan conocida. El  intento de atentado aéreo contra Franco que tuvo lugar el 12 de septiembre de 1948  en esta bahía de la Concha. 

1936ko uda hartan, herri armatuak faxismoa garaitu zuen Madril, Bartzelona eta  Donostiako kaleetan. Bi hilabete luzez eutsi zion Gipuzkoako hiriburuak faxisten  oldarraldiei. Komunismo libertarioa xede, langile klaseak prozesu iraultzaile bati ekin  zion. 

Los milicianos de la CNT que en julio salvaron Donostia según reconociera el entonces  alcalde Sasiain, no luchaban por una república burguesa que asesinó aún más obreros  que la monarquía. La matanza de Ategorrieta, recién estrenada la república, es muestra de ello. 

Errepresioa bereziki ankerra izan zen langileria iraultzailearentzat eta horren froga da Gipuzkoan hain txikia zen CNTk jasan zituen biktima andana. Anarkista eta  anarkosindikalisten erailketa sistematikoak urte luzez iraun zuen. 

En 1947 se dieron los últimos fusilamientos del franquismo en Euskal Herria. Los anarquisasAmador Franco Cazorla y Antonio López Montes, torturados en Ondarreta y  condenados en Loiola fueron fusilados en el campo de tiro de Bidebieta. 

Alferrik bilatuko dituzue haien izenak hemen dugun monumentuaren izen zerrendan. Donostiako udalaren enkarguz egiten ari diren biktimen inguruko ikerketaren arku kronologikotik ere kanpo gelditzen dira. 

Omisiones como esta son una práctica habitual en el quehacer memorialista de las instituciones públicas. Son la consecuencia lógica de abordar la memoria histórica sin contarcon las organizaciones históricas ni con el movimiento memorialista y obviando la  legislación internacional en materia de derechos humanos. 

Ezkerreko gobernuak memoria historikoa lantzeko lege berri bat atera nahi duenean ekarpenak eskatzen zaizkie, beste askoren artean Falangeri. Dozenaka mila hildako  izan zituen CNTri aldiz, ez zaio gonbidatzen. Donostiako udaletxeak memoria historikoa jorratzeko lan mahai bat osatzen duenean, ordurako autodisolbatua zegoen Gesto por la Paz gonbidatzen du eta CNT alboratzen. Behinola, Jonan Fernándezek erakunde  historikook gure militanteen memoria soziopolitikoa aldarrikatzeko zilegitasuna ukatu  zigun. 

Con actos como este, pretendemos recuperar la memoria de los más silenciados entre los silenciados. La memoria de una militancia anarcosindicalista que no dudó en empuñar las armas y luchar, algunas veces en solitario, en las calles y montes de  Gipuzkoa. 

Donostia erortzean, miliziano anarkosindikalistek borrokan jarraitu zuten Gipuzkoako  mendi eta bailara ezberdinetan. Horren froga ditugu Gipuzkoako hainbat txokotan  oraindik deshobiratzeke gelditzen diren militanteen gorpuzkinak. 

1948ko irailaren 12.ean, erbesteratutako anarkista talde batek Francoren aurkako  atentatua burutzen saiatu zen hementxe bertan, Kontxako badian estropen finala  jokatzen zen unean. 

Hoy que se cumplen 73 años desde que un grupo de anarquistas sobrevolara con su avioneta cargada de explosivos esta bahía de la Concha tratando de atentar contra Franco, queremos reivindicar la memoria de los que nunca se rindieron y continuaron una lucha que continua hasta hoy en día. 

Nahi duenarentzat, ondoko mahaian Gipuzkoan borrokatu ziren miliziano  anarkosindikalistei buruzko informazio puntu bat antolatu dugu. Bertaratu besterik ez  duzue eta zuen familiako edo herriko militanteei buruzko argibideak eskatu. 

En la mesa de aquí al lado hemos habilitado un punto de información sobre los  milicianos que participaron en la defensa de Gipuzkoa. En la medida de lo posible, pretendemos informar a familiares de militantes históricos y a cualquiera que se  interese. 

Urteurrenetaz haratago, memoria historikoari bestelako erpinetatik heldu nahi  genioke. Hala nola, garai bateko antolaketa eta borroka moldeak ezagutu eta  eguneratuz, gaur egun bizi dugun delegazionismoaren erregimen absolutistaren  eredua pitzatzeko baliagarriak ditugun tresnak berreskuratuaz: ekintza zuzena,  autogestioa eta federalismoa.

Entendemos la memoria histórica como un activo a la hora de encarar las luchas de  hoy en día. 

Como sindicato que somos, una mirada crítica a la memoria histórica nos acerca a  formas de organización y lucha que en el pasado posibilitaron la consecución de los  derechos y libertades que hoy se nos quieren negar. La acción directa, la autogestión y  el federalismo han demostrado su eficacia en el pasado. 

Egungo lan munduari so egin besterik ez dugu langile mugimenduak nozitu dituen  aldaketak antzemateko: ordezkagarritasun sakratua, hauteskunde sindikalak, diru  laguntzak, liberatuak, etab. Laburbide diruditenak eta lapurbide baino ez direnak. 

El camino de la perdición nos lo enseña claramente el capital cada vez que nos insta a  vaciar calles y plazas. “Iros a casa, ya resolverán los profesionales, votad al partido o  sindicato que queráis o cread uno nuevo, sí se puede, estamos en democracia. Y así  nos va. 

Langileok gure historia ezagutu eta ezagutza horiek egungo egoerara ekartzeko ordua  da, borrokatu aditza singularraren lehenengo pertsonan deklinatzen hasiz, lantokiko  eta kaleko borroketan batasuna bermatzeko ordezkaritza unitario bakarra onartuaz,  asanblada.

 

  • Joan den asteburuan, CNT (Anselmo Lorenzo Fundazioa), Mujeres Libres/Emakume askeak eta Lura Banaketak taldeek Portugaleteko liburu, fanzine eta material politikoaren hirugarren edizioan parte hartu genuen.


Edizio honek, beste behin ere, hainbat erakunde, talde eta banatzaile bildu ditu. Topaketa honen helburua kultura alternatiboa eta borroka-kultura mahai gainean jartzea da. Ekitaldiaren antolakuntzak, Sare Antifaxistaren eskutik, Merkatu gunea jarri zigun eskura. Merkatua espazio autogestionatua eta partaidetzakoa da, eta urte asko daramatza hainbat jarduera eta topaketa sozial eta kultural eskaintzen.


Eskaintza materialaz gain, aurtengo edizioan liburu aurkezpenez gozatzeko aukera izan dugu, DJ ezberdinek eskainitako musikarekin girotuta.


Ostiralean, hilak hogeitalau, arratsaldeko seietan, Jose Luis Segurak "Memoria de mi padres y de OTXARKOAGA" liburua aurkeztu zuen, Bilboko periferiako eta ezkerraldeko langile-auzoetako bizi-baldintzen berri emanez. Arratsaldean Satteren erritmoaz gozatzeko aukera izan genuen.


Larunbatean, hilaren hogeita bostean, bi liburu aurkeztu ziren: hamabietan "Mujeres de Portugalete, trabajadoras incansables" liburuaren aurkezpenera joan ginen, Amaia Herrero eta Andrea Heuschmind egileen eskutik. Arratsaldean, Matias Gatucak "La Cultura Skinhead Antifascista de Jamaica a Buenos Aires" liburua aurkeztu zuen, skinhead kultura hirurogeiko hamarkadatik Buenos Airesera nola eraman zen eta gaur egun Argentinako hiriburuan nola dagoen indarrean kontatzen du. Larunbatean zehar, Iruñerriak eta Pantx eta Lady Revolten kontrolpean egon zen musika.


Ekitaldia Gotzon Hermosilla kazetariaren eta DDT Banaketak- eko Omar kidearen hitzaldiarekin amaitu zen. Hitzaldiaren ondoren, bertaratutakook Puto Renoren musikaz gozatu ahal izan genuen, hiriko musikaren klasikoak eta oinarri erritmiko berrienak nahastu baitzituen.


Horrelako ekitaldiek funtsezko helburua dute kultura-alternatibei dagokienez. Mende honetako kulturak industria kapitalistaren kanal kulturalak homogeneizatzeko joera du. Kontsumoaren kultura handiari begirada alternatiboak emateko moduak dira. Horri esker, jendeak bere burua ireki eta Mass Mediaren eta bere egiaren aurrean ikuspuntu kritikoa izateko aukera du. Malcom X aipatzea premiazkoa da: "Komunikabideen aurrean ohartua ez bazaude, zapaldua gorrotarazi eta zapaltzailea maitaraziko zaituzte".

  • Sindikatuak masa-erakunde bihurtzeko beharra adierazi zuen CNTk.


Irailaren 24an, ostirala, Bilboko Alde Zaharreko La Bolsa eraikinean Ekologistak Martxan eta Euskal Gune Ekosozialistak antolatutako "Sindikalismoa eta krisi ekosoziala" mahai-inguruan CNT, ESK, STEILAS, LAB eta ELA sindikatuek, kolapso garaian “lana” kontzeptuari buruz hausnarketan aritzeko aukera izan zuten.


Sindikatu bakoitzak bere ekarpena egin ahal izan zituen egungo egoera aztertuz. Zentral anarkosindikalistak "sindikatuak masako erakunde bihurtzeko beharra" azpimarratu zuen, Fernando Villar CNTko Ekintza Sindikaleko idazkariak azaldu duenez. Era berean, " sindikatuak langile guztiak erakarriko dituzten erakunde gisa haztea komenigarria da, patronalari soldatapeko lana eta bizitza bateragarri egitea ahalbidetuko diguten proposamenak inposatu ahal izateko"- adierazi zuen Villarrek.


CNTk XX. mendearen amaieran eta XXI. mendearen hasieran gauzatu zen lanaldiaren murrizketa bezalako gertakari historikoen adibideak eman zituen. "Zoritxarrez, ez ginen hobekuntza horiek legedian eta hitzarmenetan modu esanguratsuan islatzeko gai izan", azaldu du Fernandok.


Topaketak, hausnarketarako eta ikuspegiak partekatzeko baliagarri izateaz gain, hainbat proposamen ekarri zituen, eta espero dugu Euskal Herriko sindikatu guztiak epe ertainean gauzatzen joatea, norabide berean lan eginez.


ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT, CNT, USO sindikatuek eta Bizkaiko metaleko grebalari guztiok komunikabideei dei egin diegu epaitegi honen aurrean honako hau salatzeko:

 

Gaur, epaitegi honetan, greba egitea eta lan eta bizi-baldintza duinak izatearen alde borrokatzea erabaki zuten hiru langile epaituko dituzte. Denok gogoratuko duzuen moduan, Bizkaiko metalean 10 greba egin ziren, baita hainbat mobilizazio ere. Borroka horren ondorio gisa, gaur egun 7 langile daude inputatuak, guztira 15 langile inputatu dituzte, baina horietako 8 absolbitu egin dituzte honetaz gain hainbat isun eta zigor ekonomiko jarri dira, kasu batzuetan Mozal Legea aplikatu delako. Gaurkoa ez da azken epaiketa izango, urriaren 4an beste bi langile epaituko dituzte eta kasu honetan Eusko Jaurlaritzako zerbitzu juridikoek 23 hilabeteko kartzela-zigorra eskatu dute.


● Salatu nahi dugu akusazio horien guztien atzean dagoena (kasu batzuetan espetxeratzeko eskaerak barne): grebarako eskubidea kriminalizatu nahi da, lan eta bizi-baldintza duinak babesteko borroka guztiak kriminalizatzeko nahia dago. Kolektibo oso baten, sektore baten, borroka eredugarria gauzatu duten langileen borrokari aipua kendu nahi diote.

 

Argi eta garbi aditzera eman nahi dugu kriminalizatzeko saiakera hori erabaki politiko baten ondorioa dela. Erabaki hori instituzioen eskutik etorri da, bereziki, Urkullu lehendakaria buru duen Eusko Jaurlaritzatik. Izan ere, gatazkan zehar patronalaren alde jarri zen zalantzarik gabe, adibidez, Ertzaintza bidali zuenean grebalariak beldurtzera. Azkenean, zenbait langile jipoitu, atxilotu eta salatu egin zituzten. Greba egun baten ondoren, Bilbon egin zen manifestazio baten ostean, greba deitu genuen sindikatuok indarkeriaren erabilera neurrigabe hori salatu genuen prentsa-ohar baten bidez. Orduan Eusko Jaurlaritzari eta FVEMri ohartarazi genien poliziaren bidea eta bide judiziala ez zirela erabili behar. Hala ere, gaur, irailaren 16an, 7 inputatu ditugu.

Halaber, ez ditugu ikusi lehendakaria eta Eusko Jaurlaritza greba egiteagatik kaleratuak izan diren metaleko langileak babesten, greba egin ez dezaten mehatxatuak izan diren langileak defendatzen, egunero euren lan-eskubideak urratuak ikusten dituzten langileen ondoan edo prekarietatean murgilduta bizi diren langileekin, batzuetan osasuna galtzen dutenak eta gehiegitan bizitza ere. Horrez gain, enpresariak ez ditugu ikusi epaiketei aurre egiten, espetxeratzeko eskaerei aurre egiten, oraintxe aipatu duguna bezalako eskubide urraketak gauzatu badituzte ere. Erabateko inpunitatearekin jarduten dute norbaitek ahalbidetzen duelako, sistema osoak ahalbidetzen duelako.

Bizkaiko metala ez da salbuespen bat, ordea. Jaurlaritzak berrikusi beharra dauka euren lanpostuen defentsan ari diren langileen aurka, azken hilabeteetan poliziak izan duen jarduera salagarria, euren artean ITP-PCB edo Tubacex-eko langileen kontrako erasoak. Azken bi gatazka hauetan, gutxienez 8 dira epaitegietan deklaratu behar izan dutenak eta litekeena da inputazio gehiago heltzea. Inork ezin ditu ahaztu Ertzaintzak ITP-PCBko ateetan jipoitutako langileen irudiak edo Tubacex-eko langileenak, Eusko Jaurlaritzaren aurrean poliziak erasotuak.

Langileen eskubideak, gure eskubideak defendatzea ez da sekula delitu izango. Hori dela eta, salaketek, isunek eta errepresioak ez dituzte lan eta bizi-baldintza duinen alde borrokatzea erabakitzen duten langileak geldituko.

CNTko sail sindikaletik hurrengo irakurketa egin dugu: zalantzarik gabe, taldea prestatzen ari dira etorkizunean beste talde handiagoren bati saltzeko; horregatik, plan hau salmenta erakargarriagoa egiteko berregituraketa bat baino ez da.

 

  • Horretarako, Taldeak lehiakortasuna handitzea planteatzen du. Honek  langileon mugimendu guztien gaineko kontrol handiagoa (hain zuzen ere, Planean aipatzen den "datuaren kultura") suposatuko luke. "Datuaren kulturari" dagokionez, dagoeneko Amazon multinazionalaren adibideak daude, besteak beste. Kontrol neurri hauen artean, esaterako, produktibitatearen izenean komunera joateagatik langileak zigortzen dituzten algoritmoak egon litezke.

 

  • Lehiakortasun hori hobetzeko saiakeran, lanpostuen funtzio aniztasunean sakonduko da, egunero ikusten dugun bezala. Horrek eragin negatiboa du gure lanean, zein lanpostu berrien sorreran, lanaren banaketari garrantzia eman beharko litzaioketenean: langileak edozein lan egiteko gai garenean, langile berrien kontratazioa aurrezten diogu gure enpresari eta hau ez da guretzat onuragarria.

 

  • Finantza-egoera berriz negoziatzeaz hitz egiten da. Argi geratu behar da hartzekodunek langileen aurkako neurriak eskatuko dizkiotela enpresari;  Epe ertainerako helburuetako bat enpresa saltzea izanik, inplizituki, gure birfinantzaketa hori eskuratu ahal izateko langileon baldintzen txarragotzea mahai gainean jartzen ari dira.

 

  • Taldeak planteatzen duen politika kaleratze-negoziatuak dira, eta azpimarratu nahi dugu lan-karga soberan dagoen testuinguruan gauzatu nahi dela.

 

  • Zenbait atalen itxiera partzialak, zein osoak, planteatzen ari dira (Acecsa, Altzairutegia Produktu Tubularrak) salketarako taldea erakargarriago egiteko. Baina ez produkzioaren ikuspuntutik, ekoizpenak bideragarria izaten jarraitzen baitu. Atal berriei dagokienez (Amurrio), honek ekoizpen-prozesuen berregituraketa baino ez dakar eta ez da egoera berririk sortuko.

 

  • Enpresak 112,3 milioi euro jaso ditu SEPIren Enpresa estrategikoen kaudimenari laguntzeko funtsaren bidez; Planak, ordea, 60 milioiko inbertsioa baino ez du aipatu. Nora joan da gainerako dirua?

 

CNTko sail sindikaletik uste dugu Plan Estrategiko honek ez duela enpresaren jarraitasunaren aldeko apustua egiten (saltzetik harago). Aipatutakoak, neurri kosmetiko hutsak dira, helburua empresa saltzea izanik. Langileon baldintzek okerrera egingo dute, gu izanik enpresari irabaziak sortzen dizkiogunak.


Horregatik, Enpresaren Plan Estrategikoak kontrola berreskuratzearen alde egin beharko luke, kontrol-mugimendu espekulatiboekin amaituz; enplegua sortzen duten inbertsioak sortu beharko lituzke, zetru guztien bideragarritasunaren alde eginez, enpresa ingurumenarekiko jasangarritasunaren eredu bihurtuz, etab.

 

CNT-TRI sail sindikala

-Ehunka CNTko militante eta ezkerraldeko herritar asko kalera atera ziren, Mediaposten kaleratzeak eta zerbitzuak azpikontratatzeak dakarren prekarizazioa salatzeko.

-Langileria oso gai dela bere borrokak kudeatzeko, agintari eta sindikatu instituzionalizatuengandik ezer espero izan gabe.

Larunbat honetan, irailaren 11n, Barakaldoko CNT sindikatuak herritarrln mobilizaziora deitu zuen. Deiaren arrazoia ERE baten bidez Mediapost enpresako langileen kaleratzea da. Zentral anarkosindikalistak salatu duenez: " argi dago justifikaziorik gabeko ERE bat dela, mezularitzako multinazionalak irabaziak dituelako". “Hala ere, enpresak langileak kaleratu ditu, azpikontratatzeko eta kostuak merkatzeko”. CNTko ordezkari sindikaletako batek adierazi duenes: “Zoritxarrez, CCOO eta UGT sindikatuen konplizitatea agerian geratu da, enpresaren planteamenduak ontzat eman eta ERE hori sinatu baitzuten, greba hasi eta egun gutxira”

CNTko militanteak eta ezkerraldeko herritar asko kalera atera ziren, Mediaposten kaleratzeak eta zerbitzuak azpikontratatzeak dakarren prekarizazioa salatzeko. Eguerdiko 12: 30ean Barakaldoko Bide Onera plazatik abiatu ziren ehunka lagun, manifestariei ahotsa ematen zien ibilbide markatu batekin. Barakaldoko bizilagunek txalo artean erantzun zuten beren etxeetako balkoi eta leihoetatik.

Manifestazioaren erdian, Mediaposten zerbitzuen bezero handia izanik, jendetza Supercorren aurrean gelditu zen. Mikelek, Mediaposten CNTko atal sindikaleko kideak eta kaleratutako ordezkarietako batek, Trapagaranen egoitza duen enpresan bidegabeki tratatutako langileen artean gertatutakoa azaldu zuen.

Manifestazioak giro sendoan jarraitu zuen aldarrikapenetan, baina bikaintasun zibikoarekin formetan. Mobilizazioari amaiera emateko, Satur (eskualdeko batzordeko idazkari nagusia), Laura (eskualdeko batzordeko komunikazio-idazkaria eta genero taldeko kidea), Rakel (Barakaldoko CNTko militantea) eta Mikel (Mediaposteko atal sindikala) izan ziren Bide Onera plazan hitz egin zuteak. Hainbat esku-hartzek enpresen azpikontratazioen atzean dagoen prekarietatea salatu zuten. "Baliteke gaur Mediaposten izatea", azaldu dute CNTkoek, "baina bihar edozein lantokitan eman daiteke. Horregatik, langileriaren indarra elkartasuna eta elkarrekiko babesa dira, eredu neoliberal kapitalistaren aurka borrokatzeko gure tresnarik onenak baitira ".

Barakaldok langileen batasunak eta borrokak indarrean jarraitzen dutela erakutsi zuen, eta argi utzi zuen langileria oso gai dela bere borrokak kudeatzeko, agintari eta sindikatu instituzionalizatuengandik ezer espero izan gabe.