- CNT eta Mari Luz Lozano Liburutegi Anarkistaren eskutik, "Mujeres Libres" erakusketa otsailean zehar egongo da ikusgai
- Erakusketa Tafallako gazteen etxean (La Kolasa) izango da, 2022ko otsailaren 7tik 19ra
Erakusketa honek Mujeres Libres erakundearen historia ahaztua berreskuratu nahi du, mugimendu libertarioaren baitan 1936an sortutako emakume-taldea, langile-klaseko emakumeak beren emantzipazioaren alde borrokatzeko batzea helburu zuena.
Emakumeen erakunde hori sortu zenetik zortzi hamarkada igaro direnean, Anselmo Lorenzo Fundazioak, erakusketa ibiltari honen bidez, emakume horiek ahanzturatik erreskatatu nahi ditu, merezi duten aintzatespena emanez, beren borroka egungo mugimendu feministaren esperientzia eta ikaskuntza izan dadin.
Erakusketa 16 panelek osatzen dute, soinu-materialez eta ikus-entzunezkoez gain, eta erakundearen sorrerari eta garapenari, aldarrikapenei eta jardun-eremuei, berdintasunari, hezkuntzari, lanari, sexualitateari eta 36ko altxamenduari aurre egiteko garatu zuen parte-hartze aktiboari buruzko informazioa ematen du.
Helbidea: Mayor kalea 42, Patio de la Kolasa. Tafalla.
Ordutegia: astelehenetik larunbatera zabalik, 16: 30etatik 21: 30etara
Helbidea: Mayor kalea 42, Patio de la Kolasa. Tafalla.
Ordutegia: astelehenetik larunbatera zabalik, 16: 30etatik 21: 30etara