Berritasunak

Dokumentu labur honetan zalantza ohikoenak laburbildu ditu zentral sindikalak "Orain, inoiz baino gehiago, langileok informazioa behar dugu patronalaren erasoei aurre egiteko", azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak ERTEen eta laneko arriskuen prebentzioaren gida argitaratu da, COVID-19ko pandemiak eragindako krisi-garai hauetan langileek dituzten zalantzak argitzeko, segurtasun pixka bat sortzen saiatuz. "Lan egoera zailetan dauden langile guztientzat baliagarria izatea espero dugu", adierazi du CNTk. "Garrantzitsua da zabaltzea, pertsona gehiago informatuta egon daitezen", azpimarratu du zentralak. Gida hurrengo estekan jeitsi daiteke.
CNTk kaleratutako langileen defentsa eskatzen du, bai ezkutuko EREetan, behin-behineko langileak izateagatik, autonomo faltsuak izateagatik eta beste arrazoiengatik batzuengatik. Zentral anarkosindikalistak eskatzen du "lan-osasun arloan langileen babesa ziurtatzea", ezinbestekoak ez diren lanetan aritzea saihestuz, ahal denean telelana aplikatuz eta zainketen eta lanpostuen arteko bateragarritasuna gauzatuz. Gobernuak 200.000 milioi euroko partida iragarri du Estatuko ekonomiari eusteko; besteak beste, diru sarrerak murriztu edo lanpostuak galdu dituzten familientzako, etxegabetzeak geldituz, ur, gas eta argi-hornidura bermatuz eta ikerketaren aldeko apustua eginez. "Langileen kaleratzeak debekatu dituen Italiak eta zergen eta kotizazioen ordainketa geldiarazi dituen Frantziak, esaterako, Europako Gobernuek hartutako neurrietatik oso urrun daude", CNTren arabera.…
ERTE kopuru handia eta lan-eskubideen urraketa ikusita, CNTk sindikatuarekin harremanetan jartzeko hainbat bide jarri ditu martxan "Online kontsultak egiteko formulario bat ere martxan jarri da", azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak CNT langile klasea igarotzen ari den egoeraren aurrean, harremanetarako bide ezberdinak jarri ditu, ziurgabetasun une hauetan beharrezkoa den aholkularitza eskaintzen jarraitu ahal izateko. Egunotan sortutako kontsultak eta zalantzak bideratzeko asmoz, online aholkularitza-tresna bat jarri da, berrogeialdiak iraun bitartean zerbitzu juridiko-sindikala eskaintzeko, Bilboko egoitzak kudeatuta. Online aholkularitzarako, esteka honetako inprimakia bete behar da: https://labur.eus/6z6lM, eta azaldutako galderak bete, sindikatuak kontsulta zehatzago eta arinago jaso dezan. Ahalik eta azkarren erantzuna ematen saiatuko da,…
CNTk salatu du langileek pairatzen ari duten osasun segurtasun eza eta segurtasun juridikorik eza "Ez ditugu enpresak egoeraz aprobetxatzen utziko", adierazi du erakunde anarkosindikalistak 463/2020 Errege Dekretuak, koronabirusak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera ezartzen duenak, " lan-eskubideei dagokienez, gai asko konpondu gabe utzi ditu ", salatu du CNTk. Batetik, lanera joatera behartzen du, langileen lan-osasuna benetan babestu gabe; eta, bestetik, lan-eskubideei dagokienez, segurtasun falta asko sortzen ari dira kaleratzeen eta izaera kolektiboko enpresa-neurrien kasuan. "Asteartera arte itxaron beharko da informazio argiagoa izateko", esan du CNTk. 463/2020 Errege Dekretuan, bigarren xedapen gehigarrian, eten egiten dira prozesu-epeak: alarma-egoera amaitzen den unean ekingo zaio…
Koronabirusaren hedapenak sortutako salbuespen-egoerak pertsonen segurtasuna eta lan eskubideen defentsa bateragarri egiteko zenbait neurri hartzera behartzen gaitu: Lokaletan aurrez aurreko lana ezinbestekoa denera mugatuko dugu, eta, horregatik, telefonoz eta posta elektronikoz emango dugu arreta. Epe laburrean aurreikusita genituen ekitaldiak atzeratzen ari gara: hilaren 14an Santurtzin egitekoa zen manifestazioa eta 16an Bilbon egitekoa zen prestakuntza-ekitaldia. Jabetzen gara lan-eskubideen defentsari uko ez egiteko eta osasuna eta segurtasuna gure lehentasunen erdigunean jartzen jarraitzeko borondatearekin hartu behar ditugun neurri horiek dakartzaten nahasmen eta eragozpenez. Espero dugu laster egungo egoerari konponbidea emango diogula eta gure ohiko jarduera berreskuratu ahal izango ditugula; izan ere, egoera honen…
Kutsatua izan bazara edo konfinatzen bazaituzteMartxoaren 11n, Estatuak komunikatu bat igorri zuen BOEn, Osasun Publikoaren arloko neurri bereziei buruzko 3/1986 Lege Organikoari buruzko legeria aldatzeko.Aldaketa horren 5.1 artikuluan ezartzen denez, COVID-19ren ondoriozko konfinamenduaren edo gaixotasunaren kasuan, lan-istripuak eragindako aldi baterako ezintasuntzat hartuko da ondorio guztietarako. Horrek esan nahi du bajaren lehen egunetik Gizarte Segurantzaren oinarri arautzailearen %75 jasoko dela. Administrazio Publikoaren konturako langileek jasoko duten diru-kopurua.TelelanaEnpresak ezar dezake, egin beharreko zereginek horretarako aukera ematen dutenean. Nolanahi ere, gure zerbitzu juridikoen iritziaren arabera, enpresak ezin ditu garraio-plusak edo antzekoak kendu. Salbuespenezko egoera dela eta, datozen egunetan adi egon beharko gara, gobernuak…

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena