20/04/12

Oinarrizko eskubideen murrizketek jarraitzen dute.

  • Orain langile klaseari auzitegien benetako babes judiziala ezabatu egin da.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak hainbat neurri iragarri berri ditu, «koronabirusaren pandemia dela eta alarma egoera ostean Justizia Administrazioaren kolapsoa saihesteko ».

CNTk salatzen du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Gobernuari bidali dizkion proposamenak, lan-arloko jurisdikzioari dagokionez, langileen justiziarako sarbide askerako oinarrizko eskubidean murrizketa bat direla.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren helburua da 6.000 euro baino gehiagoko zenbatekoen auzietan baino ez izatea errekurtso eskubidea, erregutze-errekurtsoa eta kasazio-errekurtso arruntak ezabatuz. Horrek babes judizialik ez izaten utziko lituzke ERTE bat aurkaratzeko asmoa duten pertsona guztiak, ezingo luketelako epaia berrikusteko eskatu, nahiz eta prozeduran forma urratu; era berean, ezingo lukete erreklamatu errekurritutako epaietan frogatutzat jotako egitateen berrikuspena, ezta eskatu ere arau substantiboen edo jurisprudentziaren balizko arau-hausteak aztertzeko.

Berez, lan-jurisdikzioa auzialdi bakarrekoa da; hau da, ez du errekurtso arruntik, baizik eta lan-arloko errekurtsoak apartekoak dira eta arrazoi zehatz batzuetan oinarritzen dira. Murrizketa horiei Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren proposamen berriak gehitzen bazaizkie, langileen oinarrizko eskubideak nabarmen murriztuko dira.

CNTk ezin du onartu langile klaseari pandemia horren ondorioak jasaten jarraitzea. Langileek osasun-krisia gainditzeko egunero euren osasuna arriskatzen duten bitartean, eta horregatik arratsaldero balkoietatik egindako txaloen bidez gizartearen omenaldia jasotzen duen bitartean, botere politikoak murrizketa berriak egiten ditu beraien aurka. Kasu honetan, helburua da egora hau bukatu ostean, langileak erasoengandik babesterako orduan, Justizia erabiltzeko eskubidean egindako murrizketa langileen gain erortzea.

Duela zenbait urtetik hona Justiziaren funtzionamendu txarra, geldotasun asaldagarria eta korridoreetan pilatutako paper tonak tonika orokorra dira, baina orain arte bazirudien ez zirela aparteko neurririk hartzeko arrazoirik. Justu une honetan, osasun-larrialdi larriarekin batera, Estatuak horrelako erabakiak hartzen ditu: ezorduan, neurri gaizki bideratuak eta erredundanteak direnak, beti langileen eskubideak murrizten dituztenak.

Hori dela eta, gainera bere jarduera-ildo ezagunarekin bat etorriz, CNT publikoki eta era sendo batean langile-klasearen oinarrizko eskubideak mugatzearen, murriztearen edo ahultzearen aurka jartzen da.Langileak ere justiziarako eskubidea izan behar dugulako.

Agenda

Ez dago ekitaldirik