- "Ezin da langileak eta haien familiak arriskuan jartzen jarraitu, gutxi batzuek kutxa egiten jarrai dezaten", salatu du CNTk.
- Erakunde anarkosindikalistak adierazi du lotsagarria dela gobernuen zeregina, Eusko Jaurlaritzarena ere, "patronalaren argumentuak bereak balira bezala jarduten baititu”
"Langileen eta haien familien osasuna ziurtatzen ez den bitartean, funtsezkoa ez den jarduera ekonomiko oro geldiarazi behar da", adierazi du CNTk. Errealitatea da, gaur egun, kutsatzeko arriskurik gabe lanera joan ahal izateko baldintzak ez direla ematen, eta ez dira emango. Horregatik, zentral anarkosindikalistak funtsezkoa ez den jarduera ekonomiko oro gelditzea eskatzen du, hori baita langileen eta haien familien osasuna babesteko modu bakarra.
Halaber, bere haserrea agerrarazi du Eusko Jaurlaritzak "Industriarako koronabirusaren aurrean jarduteko protokoloa (Covid-19)" argitaratutako dokumentuaren aurrean. Protokolo horrekin, "Lakuak bereak bezala hartzen ditu Confebasken proposamenak, nahiz eta hori, tamalez, ez den berria". Hau da, enpresen irabaziak herritarren osasunaren aurretik jartzen ditu. "Langile guztiak babestu ezin badira, enpresa itxita mantentzea litzateke gutxienekoa", azpimarratu du CNTk.
Halaber, erkidegoetako eta gobernu zentraletako gobernuei gogorarazi die Italian funtsezkoa ez den jarduera oro ixteko agindua eman dela; eta CNTk uste du hori egin behar dela.
Azkenik, langileei dei egiten die euren esku dauden neurri guztiak har ditzaten, ezinezkoa bada %100ean "euren osasuna ziurtatzea eta ez kutsatzea". Pertsonen osasuna enpresen irabazien gainetik egon behar da beti, CNTk adierazi duenez.