Berritasunak

-Bitarteko/ordezkapen gisa zerbitzuak ematen dituzten langileak kategoriaren %20-25 inguru dira. -Estatuko Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioak berak maiatzaren 14ko prentsa-oharrean jakinarazi duenez, aurrez aurreko proba guztiak ezinbesteko denboraz atzeratu ditu, krisia gainditu eta normaltasuna berreskuratu arte, ahalik eta kalte txikiena egiteko eta hautagaien eskubideak bermatzeko. Zalantzazko zerumuga honen aurrean oposizioa deitzeak ehunka pertsona eta, gaur egun funtsezko zerbitzu honetan lan egiten duten langileen ehuneko altu bat kutsatzeko arriskuaren aurrean jartzea suposatzen du. Honek oposiziogileen integritate fisiko eskubidea arriskuan jartzeaz gain aukeratze-prozesu hau geldiarazteko edo baliogabetzeko Damoklesen ezpatapean egitera behartzen ditu. Argazkia: El Mundo
● Hezkuntza Sailak itzulera programatu eta berprogramatu du hezkuntza komunitatearen iritzia haintzat hartu gabe. ● Irakasle, langile, ikasle eta familiek egindako lan eta esfortzu handia gutxiesten ditu. ● Itzulera antolatzeko irizpideak ez dira pedagogikoak, osasunekoak edota antolakuntzazkoak. Beste batzuk baizik. Hezkuntza Sailak aurrez aurreko klaseetara itzultzeko proposamena egin zigun aurreko astean. Proposamen honen arabera, nolabait, premia handiagoa duten kurtsoak maiatzaren 18an itzuliko ziren eta ez hain handia dutenak 25ean. Sailkapen honetan inolako garrantzirik ez dituzten kurtsoak ez ziren ikastetxeetara itzuliko. Esan digutenaren arabera, Hezkuntza Sailak agente ezberdinekin adostu ostean agindu horiek moldatu ditu eta 25era atzeratu ditu itzulera guztiak. Egiten…
COVID-19 birusak sortutako larrialdi egoerak, berriro ere, irakaskuntza zentroen eta irakasleon autonomiaren garrantzia eta arrakasta erakutsi du. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, beti bezala, gure lana mespretxatu du eta saiatu izan da, behin eta berriro, bere burua heroitzat irudikatzen. Hezkuntza Saila izan da 3. ebaluaketa gainditu ez duen bakarra. Bilboko CNTko Irakaskuntza taldeak hezkuntza komunitateak egindako lana aldarrikatu nahi du etxean konfinaturik lan egitera behartu gaituzten une honetan. «Irakasleek, zein ikasleek, eta ikastetxeetako gainerako eragileek egindako lana ahaztu gabe, bizi dugun momentu zail eta inprobisatu honetan, gure hezkuntzarekiko konpromezua eta autonomia ahalmena aldarrikatu nahi dugu», adierazi du zentral anarkosindikalistak. «Hasieratik eta…
"Sindikalismoaren aurkako errepresio ekintza argia eta langileen oinarrizko eskubideen urraketa da", salatu du zentral anarkosindikalistak. Lan Ikuskaritzan aurkeztutako salaketa baten ondorioz, enpresak langileen nominak erregularizatu behar izan zituen. Iberdrolaren linea elektrikoak mantentzeaz arduratzen den Ecoespacio enpresako CNT enpresako atal sindikalak afiliatu baten kaleratze bidegabea salatu du, eta berehala plantillan sartzeko eskatu dio zuzendaritzari. "Gure lankidea kaleratu egin dute gure eskubideak defendatzeagatik, irregulartasunak salatzeagatik eta berea dena eskatzeagatik", salatu du sindikatuak. Izan ere, CNTk jakitera eman duenez, enpresak langileak sindikatuaren bidez egindako salaketa jaso eta biharamunean kaleratu zuten. "Salaketa hori jaso ostean, Ecoespaciok kaleratzearen berri eman zuen, arrazoi objektiboak argudiatuta", nabarmendu…
Coronabirusaren tsunamia iritsi aurretik, Endika Alabort, ekonomialaria eta CNTko kidea, prestakuntza ematen aritu zen, gure ekintza sindikalaren alderdi ekonomikoekin lotutako gaiak jorratuz. CNTrentzat funtsezkoa da enpresen funtzionamendua, kudeaketa ekonomikoa eta kontuan hartu beharreko oinarrizko informazioa ulertzea, lantokietan epe luzeko jarduera sindikalari eusteko. Gainera, ikastaroan, besteak beste, lan-baldintzen aldaketa kolektibo, ERTE edo aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente eta negoziazio kolektiboko prozesuetarako kontsulta-aldien mekanismoak berrikusi ziren. Prestakuntza horren garrantziak indarra hartu du COVID-19ren osasun-krisiaren ondorioz ERTEen kopuru gorakada dela eta Kataluniako Solidaridad Obrera egunkariak egin zion elkarrizketa berreskuratu dugu, aztertutako gaien gaurkotasuna dela eta. - Ikastaroan, kontsulta epeetan ezagutu eta kontuan hartu behar…
Gaur, apirilak 28, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Munduko Egunean, eta aurrean dugun osasun eta lan krisiaren aurrean, CNTk honako hau adierazi nahi du: «Lehen lerroan dauden langileak, COVID-19ak kutsatutakoak, lanean kutsatu gisa hartu behar dira, eta lan-istripu bat izan dutela onartu behar zaie». Bidea «iuris tantum» presuntziotzat hartzea litzateke: kutsatzea lantokian gertatu zela, eta, beraz, lana betetzean edo horren ondorioz izan dela (art. 156 LGSS). Hori oso garrantzitsua da lanean ari direnentzat, arrazoi hauengatik: Lehenik eta behin, lehen lerroan borrokan ari diren kolektibo guztiak onartzen ditu (supermerkatuetan, dendetan eta/edo jendearen aurrean lan egiten duten pertsonak; garbiketan, bai etxeetan, bai eraikinetan;…

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena