Berritasunak

20/11/08

Ecoespacio borrokan

Nork idatzia:
Datorren azaroaren 10ean CNTk beste elkarretaratze bat deitu du Basauriko enpresan CNTk kaleratutako lankidea berehala berriz hartzea eskatzen du Iberdrolako linea elektrikoak mantentzen dituen Ecoespacio enpresako CNTko sail sindikalak bere afiliatuetako bat kaleratu izana salatu dute; CNTk zuzendaritzari berehala lanera itzultzeko eskatu dio. CNTk jakitera eman duenez, enpresak langile horren salaketa bat jaso eta egun batera kaleratu zuten. "Gure lankidea kaleratu egin dute gure eskubideak defendatzeagatik, irregulartasunak salatzeagatik eta berea dena aldarrikatzeagatik", salatu du sindikatu anarkosindikalistak. Erakunde anarcosindikalistak azaldu duenez, Ecoespazioaren zuzendaritzatik jarduteko moduak "errepresio ekintza argia eta langileen oinarrizko eskubideen urraketa dira". "Gainera, CNTko sail sindikal osoaren aurkako erasoa…
"Elkartasuna lantokietan eta horien artean erabili beharreko tresna da", adierazi du Tubos Reunidoseko CNT sindikatuko ordezkariak. Tubacexen eta Tubos Reunidosen egindako enplegu-erregulazio espedienteeri buruz, CNTk honako hau esan du: "Ez badira egiazkotzat jotzen enpresak txostenean jasotzen dituen argudioak, koherentziazko ekintza bat da akordio bat ez sinatzea". Tubos Reunidos Industrial (TRI) enpresako CNTko sail sindikalak kezka adierazi du TRI zuzendaritzak ERTEak aplikatzean (zortzigarrena 2009tik) duen dinamikaren aurrean. "ERTEak Giza Baliabideen tresna gisa erabiltzen dituzte jardunaldiak malgutzeko eta ekoizpenak planifikatzeko, besteak beste", adierazi digu zentral anarkosindikalak. Hori ez da TRIren egoera puntual bat, baizik eta sektorean modu orokorrean aplikatzen den zerbait. Hori…
"EDE Taldeak bere jitoan jarraitzen du antolatzen den langile orori eraso eginez", salatu du sail sindikalak. "Berriro aurrean izango gaituzte kaleratu duten langilea lanera bueltatu arte", jakinarazi du CNTk. Nagore Perez, Suspergintza Elkartean 20 urte baino gehiago daraman langilea, kaleratze-gutuna jaso du astelehen honetan, urriaren 19an, baja luze baten eta zegokion oporraldiaren ondoren lanpostura itzultzen zen egun berean. Nagore, CNT sindikatuak EDE Taldean duen sail sindikaleko idazkaria, urtebete baino gehiago egon zen bajan, bere lanpostuan bizi zuen giro txarraren ondorioz, bere arloko arduradunek emandako tratuaren eta ezarritako baldintzen ondorioz; izan ere, enpresak oporrak emateari uko egiten zion aldaketa bat eskatu…
Dagoeneko eskuragarri dago ERTEak arautzen dituen Errege Lege Dekretu berria, eta zentral anarkosindikalistak puntu aipagarrienen laburpena egin du. "Gure gomendioa da, edozein zalantza izanez gero, sindikatuari galdetzea", esan du CNTk. RDL-30/2020 argitaratu berri da, eta CNTk haren alderdi garrantzitsuenen laburpen labur bat egin du, ez bakarrik ERTEen prorrogari dagokionez, baita langileei eragiten dieten lan-neurrien multzoari dagokionez ere. 7 gakotan laburbiltzen dugu: Enplegu-erregulazioko espedienteak automatikoki luzatu ahal izango dira, edozein sektoretan 2021eko urtarrilaren 31ra arte, lehendik ere aplikatzen ziren ezinbesteko arrazoiengatik. COVID19rekin lotutako arrazoi objektiboengatiko ERTEak mantendu egiten dira, eta luzatzea ere baimentzen da. ERTE mota berri bat sortu da, jarduera…
Tubos Reunidos Industrial enpresako CNTren sail sindikalak zendutakoaren familiari eta Productos Tubularreko langileei bere elkartasuna adierazi nahi die. “Lehentasuna eman behar zaie laneko arriskuen aurkako prebentzioko benetako neurriei”, sailaren ordezkaria salatu du Sail sindikalatik “gure elkartasun osoa erakutsi nahi diegu bai familiari baita Productos Tubularreko langileei”. Enpresa taldearen parte da Productos Tubulares, hilabete bat baino gutxiagoan 2 langile zendu direla, azkena urriaren 3an. Sailaren ordezkariak nabarmendu du “Productos Tubularreko lankideek aipatzen dituzten arazoak, TRIn ere pairatzen ditugula”: prekarizazioa, laneko arriskuak saihesteko gastu urria, enpresaren prepotentzia. “Bitartean, istripu saihesgarriak sufritzen ditugu eta zoritxarrez, haietako zenbait, hilgarriak dira”, ordezkariak seinalatu du. Zuzendaritzek…
CNT sindikatuak salatu duenez, Supermercado Montañeses SL enpresak, Leioako Carrefour Express saltokia kudeatzen duenak, alaba jaioberria zaintzeko familia bateragarri egiteko neurriak eskatu zituen langile bat kaleratu egin du. “Lan abusu kasu argia da eta, aldi berean, genero diskriminazioa”, ohartarazi du sindikatuak. CNTk azaldu duenez, 2019ko uztailean langileak kontziliazio eskubideei heldu zien bost hilabete lehenago jaio zen alaba zaintzeko. “Eskatutako neurrien artean Gallartako supermerkatura eramatea zegoen, etxetik gertuago zegoelako”, adierazi du sindikatuak. Testuinguru horretan, 2019ko azaroaren 2an seme-alabak zaintzeko lanaldi murriztuarrkin hasi zen. “2019ko abenduaren 21ean Gallartako supermerkatua itxi zuten, baina ez zioten jakinarazi lantokira eraman aurretik”, azaldu du CNTk. Erakunde…

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena