CNTk M8 honetan, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean, borroka antifaxistaren aurrean indarrak batzeko deialdia egiten du. Feminismoa erakunde eta diskurtso publikoetan geroz eta indar gehiago duen errepresio, desberdintasun eta gorroto arma honekin akabatuko duen abangoardia izango da. Honen aurrean, anarkosindikalismoak dibertsitatea eta zeharkakotasuna klase feminismoaren motorra izatea aldarrikatzen du kapitalismoak, patriarkatuak eta faxismoak bultzatzen duten uniformetasunaren hesia apurtzeko. Etxeko langileak, emakume migranteak, transak, arrazializatuak, pensionistak, langileak, kualifikatuak edo ez… emakume guztiak emakume guztion eskubideen alde borrokatzera deituak gara, bai eta gizarte hobe baten alde ere. Faxismoaren kontrako hesia da feminismoa. Beti existitu den zerbait, baina gaur inoiz baino gehiago gogoratu beharrekoa.…