20/04/14

Liburu Anarkistaren Azoka atzeratu egin da.

  • Azoka, maiatzaren 16rako eta 17rako aurreikusia zegoena, aurrerago egingo da.
  • "Bizi dugun osasun-egoera ikusita, erantzukizun-ariketa bat da", esan du CNTk.

Espero zen bezala, "Bilboko Udalak ukatu egin digu Liburu Anarkistaren XVI. Azoka antolatzeko baimena", esan dute ekitaldiaren antolatzaileek, eta, beraz, ezin izango da egin aurreikusita zegoen maiatzeko asteburuan. "Pairatzen ari garen osasun alarmarekin egitea ere arduragabekeri bat izango litzateke ", azpimarratu du erakunde anarkonsindikalistak.

CNTk azoka irailera atzeratzea erabaki du, Covid- 19k horretarako aukera ematen badu, "egoera oraindik ez baita batere argia". "Ahalik eta azkarren informatzen joango gara, denok denboraz antolatu ahal izateko", adierazi dute.

Agenda

Ez dago ekitaldirik