• ATACO enpresak sail sindikaleko bi langile kaleratu ditu, "eskubide gabeko langileak nahi dituelako.

  • "Irtenbide bakarra langileak berronartzea da, lanpostuetara itzultzea", esan du CNT sindikatuak.

  • Asteburu honetan CNTk enpresa berriro salatu zuen, kaleratutako kideak bueltatzeko exigituz
  • "Enpresaren politika antisindikalak ezagutzerakoan, bezeroak harritzen eta sumintzen dira", Sail Sindikalak azpimarratu du

  • "Kaleratuak itzuli arte ez gara geldituko", Sail Sindikalak esan du.
  • Elkarretaratze dinamikarekin jarraituko duela azpimarratu du CNT sindikatuak.


  • Kaleratuek salmenta handiko garai hau erabili dute euren egoera salatzeko.
  • "Bezero askok, gertatutakoa entzuterakoan sumintzen dira", sail sindikalak esan du.

  • La Oca Nicolasan egindako borroka sindikalak "enpresan langileen eskubideak errespetatzea lortu du", esan du CNTk.
  • Enpresa, langileei 35.000 euro ordaintzera zigortua izan da.

Sail sindikaleko kideek "antolatu ostean beraien eskubideak berreskuratu dituzte, behe-mailako soldata maila kobratzen, kobratu gabeko orduak eta kontraturik eta Gizarte Segurantzan kotizatu gabe egon zirela salatu ostean", esan du CNTk. Gainera, enpresako arduradunak, kaltetutako langileei 35.000 euro baino gehiago ordaintzera kondenatuak izan dira.

Prozesu luze bat eta sei epaiketen ostean, azkenean, "gatazkaren ebazpena sail sindikalaren aldekoa izan da", aditzera eman du erakunde anarkosindikalistak. Juridikoki salatzeaz gain, gatazka ezagutarazteko eta ostalaritzako sektorean hain hedatuta dauden esplotazio eta prekarietatea salatzeko CNTk mobilizazio dinamika bat hasi zuen.

"CNT sindikatuak era baikorrean ikusi dugu erabakia, baita Barakaldoko herriak langileekiko erakutsitako laguntza eta elkartasuna ere", bukatu du erakundeak.

  • Urtarrilaren 9an elkarretaratzea egingo da Bilbon, Turkiako Estatu terrorismoak 2013an eraildako 3 militante kurduak omentzeko.
  • "Rojavako iraultza arriskuan dago eta elkartasuna adierazteko beharra erabatekoa da", esan du CNT sindikatuak.

Estatu Turkiarren terrorismoa salatzeko Bilboko Arriaga plazan elkarretaratzeko deitu du Kurdistanekin Elkartasun Ekimenak, arratsaldeko 19:30etan. 2013an hiru militante kurdu erail zituen Parisen, Sakine Cansiz, Fidan Dogan eta Leyla Soylemez. Orain "Estatu Turkiarrak Rojava du jomuga, iraultza arriskuan jarriz", aipatu du CNTk.

Hori dela eta erakunde anarkosindikalistak ekitaldi honetan parte hartzeko deia zabaldu du.

  • Aurtengo XIV. Liburu Anarkista Azoka bukatu bezain laster, antolatzaileek balorazio positiboa egin dute eta hurrengo urterako hobekuntzak planteatzen hasi dira.
  • “Hitzaldien materialak sare sozialetan eskuragarri daude”, esan du CNTk.

  • 2018ko azaroaren 14an Hego Koreako sindikalisten hainbat ordezkari L'Hospitalet de Llobregat-eko CNTren egoitzan bildu ziren.
  • Bilera hau Estatutik kanpo egiten ari garen lan eta hedapen sindikalaren emaitza da", horixe azpimarratu du antolakunde anarkosindikalistak.

Ordezkaritza sindikala hamar pertsonak osatu zuten –zortzi gizon eta bi emakumek-, eta beraiekin batera bi itzultzaile etorri ziren, eta CNTren aldetik, Catalunya-Balears eskualdeko idazkari nagusia, juridikako idazkaria, Hospitalet de Llobregat-eko kide bat ongietorria emateko eta Kulturako idazkaria, Batzorde Konfederalaren Idazkaritza Iraunkorreko ordezkari gisa.

Bilera sindikalista korearren eskariz egin zen, galdera-multzo bat bidali ostean, honelako gaien inguruan: aldi baterako lana, gutxieneko soldata, negoziazioa eta presiorako bideak, langabezia tasak, erretiroa eta, oro har, lanaren inguruan dauden ikuspegi aniztasuna.

Bilera giro onean egin zen eta bisitariek interes izugarria erakutsi zuten, besteak beste azpimarratu zuten nolako aldea dagoen sindikalismoan zonalde bakoitzaren legediaren arabera.

Amaitzeko, Lanaren Nazioarteko Konfederazioari (CIT) buruzko dossier informatibo bat eman zitzaien. Bi sindikatuek gustura amaitu zuten biltzarra eta harremanetan segitzeko asmoa adierazi zuten, sindikalismoaren inguruko ikuspegiak zabaltzen segitzeko.

  • CNTren Idazkaritza Iraunkorrak komunikatua atera du Kataluniako urriaren 1eko erreferendumaren inguruan.
  • Erakunde anarkosindikalistak, geratzen ari denaren inguruan, “herriek autodeterminazio eskubidea dutela” gogorarazi du.

  • Maiatzaren 24tik ekainaren erdira arte iraungo duten jardunaldiak Bilbon burutuko dira.
  • Irekiera ekitaldian CNT eta Sare Antifaxista izango dira.

Anarkosindikalismoa, ekintza zuzena eta langileon arteko elkartasuna sustatzen dituen sindikatua.

CNT Bilbaok kudeatutako web orria

RS K2 Feed

You don't have any item to show