18/05/14

Lanaren Nazioarteko Konfederazioa jaio da

  • Kongresua amaitu bezain laster, Lanaren Nazioarteko Konfederazioa sortu da, anarkosindikalismoa eta sindikalismo iraultzailea batuko dituen nazioarteko erakundea
  • Italiako USI, Alemaniako FAU, CNT, Ipar Amerikako IWW, Greziako ESE eta Poloniako IP parte dira; Brasil, Herbehereak, Belgika, Frantzia eta Erresuma Batuko erakundeek parte hartzeko interesa adierazi dute.

CNTk idazkaritzaren adura lehenengo biurtekoan hartuko du, gero FAU eta IWWk hartuz; Italiako USIk lehenengo bosturtekoan diruzaintzaz arduratuko da.

Hurrengo urteetako lan ardatzak prestakuntza, ekintza sindikala eta internazionalaren hedapena izango dira. Prestakuntza arloan, nazioarte mailan lan arloko informazioa elkarbanatuko da, udako eskolak antolatu eta hainbat materialen itzulpena. Ekintza sindikalean, bestalde, martxoaren 8a emakume langile data moduan berrindartuko da eta hainbat industri sektoretako ezagupenak zabalduko dira.

Azkenik, antzeko helburuak dituzten erakundeekin harremanetan jartzea, propaganda itzulpena eta langile migranteekin lanketa berezi bat egitea hedapenaren oinarriak izango dira. Epe ertaineko beste helburu batzuk garraio sektorea, generoa, ostalaritza sektorea, preso dauden langileak, hezkuntza eta osasun arloak izango dira. Gainera, hurrengo kopngresua Alemanian ospatzea adostu zen, FAUk eskatu zuen bezala.

Kongresu hau borrokalaria den sindikalismoak sinergiak batuz itxi da, lan handiko egun batzuen ostean. Historikoa bihurtu daitekeen tankera duen momentua izan da, ilusioz beteko proiektua eskuetan dugula.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena