Nahiz eta Marqués del Puertoko (Bilbo) egoitzak irudi berria izan, "langileen baldintzak aurreko egoeran mantentzen dira: oker", CNTk esan du. Kaleratzeen aurrean, sail sindikalaren jarrera tinko mantentzen da, lanera bueltatu behar dira, "euren eskubideak gauzatzegatik kaleratuak izan baitira", gogorarazi du zentral anarkosindikalistak.
Azaroaren 11an, larunbata, egoera salatzeko eta bezeroen artean ezagutarazteko CNTk elkarretaratzea egin zuen. "Kasua ezagutzerakoan, bezero asko harrituta geratu ziren, arraroa egiten zitzaien", sindikatuak nabarmendu du, "beste batzuentzat, negoziazioaren aurkako enpresaren jarrera zentzubakoa iruditzen zitzaien".
Epaiketa hurbil dagoenez, ATACO SLren jarrera salatzeko eta lankideen lanera bueltatzeko beste hainbat ekintza egingo dira.