Berritasunak

Joan den asteburuan, CNT (Anselmo Lorenzo Fundazioa), Mujeres Libres/Emakume askeak eta Lura Banaketak taldeek Portugaleteko liburu, fanzine eta material politikoaren hirugarren edizioan parte hartu genuen. Edizio honek, beste behin ere, hainbat erakunde, talde eta banatzaile bildu ditu. Topaketa honen helburua kultura alternatiboa eta borroka-kultura mahai gainean jartzea da. Ekitaldiaren antolakuntzak, Sare Antifaxistaren eskutik, Merkatu gunea jarri zigun eskura. Merkatua espazio autogestionatua eta partaidetzakoa da, eta urte asko daramatza hainbat jarduera eta topaketa sozial eta kultural eskaintzen. Eskaintza materialaz gain, aurtengo edizioan liburu aurkezpenez gozatzeko aukera izan dugu, DJ ezberdinek eskainitako musikarekin girotuta. Ostiralean, hilak hogeitalau, arratsaldeko seietan, Jose Luis Segurak…
21/09/29

DONOSTIA 1936-2021

Nork idatzia:
Irailaren 12an, CNTk, Sare Antifaxistarekin batera, 1936an indar faxisten aurka ausardiaz borrokatu zuten milizianoak omendu zituen. CNTk, Sare Antifaxistarekin batera, merezitako omenaldia egin zien Gipuzkoan borrokatu zuten miliziano gipuzkoarrei. Udaletxearen atzealdean, altxamendu faxistaren biktimen memorialaren ondoan, karpa txiki bat jarri zuten. "El txoko de los milicianos" izenarekin, kokapen horretan CNTk probintzia fronte desberdinetan defendatzen nola parte hartu zuen ulertu ahal izan da: biktimen zerrendak, Atotxako eskoletan milizietan inskribatutako milizianoak, eta 1948ko irailean Francok huts egin zuen atentatuaren oroigarri bat. 1936ko irailaren 13an Donostia entregatu ondoren, ia borrokarik egin gabe, Nafarroako erreketearen indarrei, eta Lacarren herena hirian sartu ondoren, CNT Miliciaseko…
Sindikatuak masa-erakunde bihurtzeko beharra adierazi zuen CNTk. Irailaren 24an, ostirala, Bilboko Alde Zaharreko La Bolsa eraikinean Ekologistak Martxan eta Euskal Gune Ekosozialistak antolatutako "Sindikalismoa eta krisi ekosoziala" mahai-inguruan CNT, ESK, STEILAS, LAB eta ELA sindikatuek, kolapso garaian “lana” kontzeptuari buruz hausnarketan aritzeko aukera izan zuten. Sindikatu bakoitzak bere ekarpena egin ahal izan zituen egungo egoera aztertuz. Zentral anarkosindikalistak "sindikatuak masako erakunde bihurtzeko beharra" azpimarratu zuen, Fernando Villar CNTko Ekintza Sindikaleko idazkariak azaldu duenez. Era berean, " sindikatuak langile guztiak erakarriko dituzten erakunde gisa haztea komenigarria da, patronalari soldatapeko lana eta bizitza bateragarri egitea ahalbidetuko diguten proposamenak inposatu ahal izateko"- adierazi…
ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT, CNT, USO sindikatuek eta Bizkaiko metaleko grebalari guztiok komunikabideei dei egin diegu epaitegi honen aurrean honako hau salatzeko: Gaur, epaitegi honetan, greba egitea eta lan eta bizi-baldintza duinak izatearen alde borrokatzea erabaki zuten hiru langile epaituko dituzte. Denok gogoratuko duzuen moduan, Bizkaiko metalean 10 greba egin ziren, baita hainbat mobilizazio ere. Borroka horren ondorio gisa, gaur egun 7 langile daude inputatuak, guztira 15 langile inputatu dituzte, baina horietako 8 absolbitu egin dituzte honetaz gain hainbat isun eta zigor ekonomiko jarri dira, kasu batzuetan Mozal Legea aplikatu delako. Gaurkoa ez da azken epaiketa izango, urriaren…
CNTko sail sindikaletik hurrengo irakurketa egin dugu: zalantzarik gabe, taldea prestatzen ari dira etorkizunean beste talde handiagoren bati saltzeko; horregatik, plan hau salmenta erakargarriagoa egiteko berregituraketa bat baino ez da. Horretarako, Taldeak lehiakortasuna handitzea planteatzen du. Honek langileon mugimendu guztien gaineko kontrol handiagoa (hain zuzen ere, Planean aipatzen den "datuaren kultura") suposatuko luke. "Datuaren kulturari" dagokionez, dagoeneko Amazon multinazionalaren adibideak daude, besteak beste. Kontrol neurri hauen artean, esaterako, produktibitatearen izenean komunera joateagatik langileak zigortzen dituzten algoritmoak egon litezke. Lehiakortasun hori hobetzeko saiakeran, lanpostuen funtzio aniztasunean sakonduko da, egunero ikusten dugun bezala. Horrek eragin negatiboa du gure lanean, zein lanpostu berrien…
-Ehunka CNTko militante eta ezkerraldeko herritar asko kalera atera ziren, Mediaposten kaleratzeak eta zerbitzuak azpikontratatzeak dakarren prekarizazioa salatzeko. -Langileria oso gai dela bere borrokak kudeatzeko, agintari eta sindikatu instituzionalizatuengandik ezer espero izan gabe. Larunbat honetan, irailaren 11n, Barakaldoko CNT sindikatuak herritarrln mobilizaziora deitu zuen. Deiaren arrazoia ERE baten bidez Mediapost enpresako langileen kaleratzea da. Zentral anarkosindikalistak salatu duenez: " argi dago justifikaziorik gabeko ERE bat dela, mezularitzako multinazionalak irabaziak dituelako". “Hala ere, enpresak langileak kaleratu ditu, azpikontratatzeko eta kostuak merkatzeko”. CNTko ordezkari sindikaletako batek adierazi duenes: “Zoritxarrez, CCOO eta UGT sindikatuen konplizitatea agerian geratu da, enpresaren planteamenduak ontzat eman eta…

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena