Berritasunak

CNTk sindikatu-mahaian parte hartu du, Euskal Unibertsitate Publikoaren Doktoretza Aurreko Asanbladak antolatutako jardunaldietan "Ikerketaren sektoreko egoerari aurre egin ahal izateko, sindikalki antolatzeko beharra azpimarratu dugu", adierazi du parte-hartzaileak. UPV/EHUko Doktoratu Aurreko Asanbladak mahai-ingurua antolatu du Donostian, ikertzaileek eta sindikatuek parte hartu dute, baita CNTk ere. Topaketan sektorearen arazo nagusiak, eman diren borroka zehatzak eta emaitzak aztertzen saiatu dira, baita ikertzaileen ikerketaren egoera duintzeko proposamenak ere. Erakunde anarkosindikalistaren ustez, ikerketa lana "unibertsitate eremuan lan eskubideak suntsitzeko eredu bat da": lan jardunaldi amaigabeak eta ordaindu gabeak, produktibitate baldintzak, isolamendua eta deslokalizazioaren eta lehiakortasunaren sustapena, "bizitza duinaren aldeko borroka kolektiboa eragozteko formula dira",…
CNT Lan Ikuskaritzaren ekintza sindikalari esker, enpresaren aurkako neurriak hartu ditu "Dinamika honekin jarraituko dugu enpresak legedia bete behar duela ulertu arte", azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak. CNT sindikatuak iragarri duenez, “Bizkaiko Lan Ikuskaritzak ebazpen akta berri bat egin du, eta bertan berretsi egiten ditu CNTko Sail Sindikalak salatutako hainbat gai”. Besteak beste, “Lan Arriskuen Prebentzioarekin eta Sail Sindikalen eskubideekin zerikusia duten gaiak aurki daitezke”, adierazi du sindikatuak. Laneko Arriskuen Prebentzioarekin lotutako gaien artean, CNTren Sail Sindikalak honakoak nabarmentzen ditu: “langileek lan-arriskuen prebentzioari buruz jasotzen duten prestakuntza eskasa, norbera babesteko ekipamendurik ez izatea, langile batzuei azterketa medikoak egin ez izana, edo…
21/06/10

Naturala?

Egilea
Beti bezala, azken hilabete honetan gertatu zaidana kontatuko dizuet. Hori bai, hamaiketakoa jaten dudan bitartean. Barkatu, baina gose naiz. Bide batez, osagaiak irakurriko dizkizuet: ura, azukreak, almidoia, konposatu fenolikoak, tokoferola, manganesoa, burdina, etab… Baina, zer demontre ari naiz jaten? Naturala izango da?. Beno zentratuko naiz historia kontatzen, bestela ez dut gaur amaituko. Maiatza, natura irakiten dagoen hilabetea. Neguan, ezkutuan dauden izaki bizidun asko, Maiatzean esnatu egiten dira. Horien artean landareak. Kolore horiekin, forma horiekin, udaberriko usain horiekin… gozarazten digute. Baina landareak ez dira hori bakarrik. Askoz gehiago baitira. Gure gizarteko ia baliabide guztiak ematen dizkigute: elikagaiak, botikak, papera, oxigenoa eta…
CNT Irakaskuntzatik gure babesa eta elkartasuna adierazi nahi diegu gose greban dauden hiru interinei Zentral anarkosindikalistak justizia eskatu du, halaber, behin-behinekotasun-abusua jasan duten, kaleratuak izan diren edo ordezkapen-zerrendetan dauden funtzionarioentzat. CNT Irakaskuntzak gose greban dauden emakumeen eta administrazio guztietako langile askoren behin-behinekotasunaren abusua salatu du; izan ere, "Urteak eta urteak Damoklesen ezpataren zain lanean eman ondoren, euren burua kalean ikusten dute hainbat langilek, beren plazak oposaketetara ateratzean", azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak. Europako Justiziak berak aitortu duen bezala, CNT Irakaskuntzak azpimarratu du bitarteko langileen zati handi bat "lege-iruzurrean" dagoela "behin-behinekotasun gehiegikeriagatik". "Bere garaian oposaketen bidez lanpostua lortu zuten funtzionario publikoen kasuak…
CNTk, Sare Antifaxistarekin batera, hitzaldi bat antolatu du Endika Alabort Amundarain ekonomialari eta CNTko militantearen parte hartzearekin "Juanjo Basterra kazetariak dinamizatuko du, eta egoera ekonomikoa eta enplegua aztertuko dira ikuspuntu antikapitalistatik" Ostegunean, ekainaren 10ean, 19:00etan, Sare Antifaxistarekin batera, zentral anarkosindikalistak hitzaldi bat antolatu du, ekonomia ikuspuntu antikapitalistatik aztertzeko. "Malatesta Kultur Lubakian izango da, Bilboko Alde Zaharreko topagune berrian", adierazi dute antolatzaileek. ERTE eta EREak, krisi ekonomikoa eta pentsio sistema izango dira bileran jorratuko diren gaiak, "bizi dugun egoera ekonomikoa argitzeko", CNTk azpimarratu duenez. Juanjo Basterra Euskal Herriko hainbat komunikabidetan ibilbide luzeko kazetaria da, ekonomian eta lan-osasunean espezializatua. Endika Alabort Amundarain…
Larunbat honetan hasiko da martxan eskubide sozialen bulego berria CNTk Donostian duen lokalean "Bulegoa jendeari irekita, hainbat arazori buruzko aholkularitza, laguntza eta laguntza-sareak sortu nahi dira", adierazi du zentral anarkosindikalistak. Larunbat honetan, ekainaren 5ean, Gizarte Eskubideen Bulegoa (GEB) inauguratuko da Donostian. Astelehenero irekiko dute, 19:00etatik 21:00etara, CNT sin dikatuaren lokalean (Ferrerías plaza z/g, Donostia), lehen mailako gizarte-arazoei irtenbide kolektiboak bilatzeko. GEBren bidez, lehen mailako arazoei buruzko aholkularitza, laguntza eta laguntza-sareak sortu nahi dira, hala nola, elikadura-baliabiderik edo premia biziko ondasunik ez izatea, migratzaileek bizileku-, lan- eta nazionalitate-baimenak eskuratzea, gazteek edo pertsona pobreek etxebizitza eskuratzea, etxeko, sasoikako eta sexuko langileek duten…

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena