Joan den asteburuan, CNT (Anselmo Lorenzo Fundazioa), Mujeres Libres/Emakume askeak eta Lura Banaketak taldeek Portugaleteko liburu, fanzine eta material politikoaren hirugarren edizioan parte hartu genuen. Edizio honek, beste behin ere, hainbat erakunde, talde eta banatzaile bildu ditu. Topaketa honen helburua kultura alternatiboa eta borroka-kultura mahai gainean jartzea da. Ekitaldiaren antolakuntzak, Sare Antifaxistaren eskutik, Merkatu gunea jarri zigun eskura. Merkatua espazio autogestionatua eta partaidetzakoa da, eta urte asko daramatza hainbat jarduera eta topaketa sozial eta kultural eskaintzen. Eskaintza materialaz gain, aurtengo edizioan liburu aurkezpenez gozatzeko aukera izan dugu, DJ ezberdinek eskainitako musikarekin girotuta. Ostiralean, hilak hogeitalau, arratsaldeko seietan, Jose Luis Segurak…