CNTk erabat gaitzetsi du Pedro Sánchezen gobernuak Marokok Mendebaldeko Sahara inbaditzea eta diktadura batek, Marokoko erregeak bezala, Saharan giza eskubideak larri urratzea legitimatzeko hartutako erabakia. Gure ustez, gobernuaren eta PSOEren adierazpenak, Mohamed VI.aren tesiak babestuz, saharar herriaren autodeterminaziorako eskubideari uko eginez, nazioarteko zuzenbidearen aurkakoak izateaz gain, lotsagarriak, sumingarriak eta erabat moralgabeak dira. Jarrera horrekin, Pedro Sánchez diktadura basati baten politikaren konplize eta Saharako gerraren ondorioekin erantzunkide bihurtzen da. Gerra horrek, hildakoak ez ezik, baldintza zitalak ere eragiten dizkie herritarrei, ahots disidenteen errepresioarekin, espetxeratzearekin eta torturarekin batera. Gogoratu behar dugu Espainia Mendebaldeko Sahararen potentzia administratzailea dela oraindik, eta nazioarteko zuzenbidea urratzen…