- Helburua 52.000 pertsona ingururi eragiten dien hitzarmen kolektiboa berritzea da.
- “Ertzaintzak harrokeria eta modu txarrean egin digu aurre grebalarioi, gu beldurtzeko asmoz”.
Gaur, ekainak 30, joan den ostegunean, hilak 23an motorrak berotu ostean, 2022ko bigarren greba eguna egin dugu Bizkaiko Metalean. Bertaratutako sindikatu guztiek CNT, CGT, ESK, LAB, ELA, CCOO eta UGT KPIari lotutako soldata-igoera bat aldarrikatzen dugu, langileok erosteko ahalmena gal ez dezagun. Gainera, garrantzitsua da aldarrikapena: soldata-igoera ez dela soilik tauletan jaso behar, baizik eta 52.000 pertsona ingururen soldatetan islatu behar dela, gutxieneko horien gainetik.
Ezkerraldean goizeko bostak inguruan hasi da eguna Vicinay, ITP Aero, Tubos Reunidos eta Muruetan informazio-piketeekin. “Bertan geunden jarrera eta inplikazioa eredugarria izan da, eta, aldiz, ezin dugu gauza bera esan estatuko indar errepresiogileei buruz, kasu honetan Ertzaintzari buruz; izan ere, harrokeriarekin eta modu txarrekin egin digulako aurre gure lan-eskubideen alde borrokatzen genuenoi. Horrez gain, zenbait grebalari banan-banan txokoratu gaituzte, gu beldurtzeko asmoz”-azaldu du CNT sindikatuko militantziak.
Goizeko 11: 30etan manifestaldi jendetsua egon da Sestaotik Santurtzira, eta CNT, CGT eta ESK sindikatuen mitinarekin amaitu da. Erabat arrakastatsua izan da inolako zalantzarik gabe.
Durangaldean, San Migelen, Boroan eta Andrandin izan dira informazio-piketeak. Ertzaintzak, beste behin ere, manifestari bat atxilotu du, eta beste bat identifikatu. Ondoren Durangon egin den manifestaldian 1.200 lagun inguru egon gara, eta CNT, ESK eta CGTren mitinarekin amaitu da.
Bihar mobilizazioek jarraituko dute: GORA LANGILEON BORROKA!