21/12/05

Ahoztar Zelaietak Residencias S.A. liburu berria aurkeztu du

  • CNTk Ahoztar Zelaietaren liburuaren aurkezpena antolatu du abenduaren 14an Bilbon eta 16an Barakaldon
  • “Egoitzen atzean dagoen negozio handia eta horien pribatizazioa argituko da”, nabarmendu du zentral anarkosindikalistak

Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari eta kriminologoak Egin egunkarian eta Ardi beltza aldizkarian lan egin zuen, Baltasar Garzón epaileak itxi zituen hedabideetan eta Kalegorria aldizkarian.

Koronabirusaren pandemiak egoitzetan duen eraginak agerian utzi ditu indarrean dagoen ereduaren gabeziak, eta euskal oasiaren, Osakidetzaren, erreferenteetako baten desmitifikazio-aldagai bat da.

Ahoztar Zelaieta kazetariak “Residencias SA. Zainketen negozioa Euskal Herrian” kronologia eta egoitzen sektore publikoa eraisteko modus operandi, Arartekoak, Nafarroako Arartekoak eta hainbat eragile sozial, politiko eta sindikalek gaitzetsitako pribatizazio prozesu baten bidez.

Malatesta Kultur Lubakia, Somera kalea 10ean, Bilbon, CNTk Ahoztarren liburua abenduaren 14an 19:00etan aurkezteko aukeratu duen gunea izango da. Bi egun geroago, hilak 16, Barakaldoko egoitzan aurkeztuko da (Castilla Leon kalea, 10 zkia), arratsaldeko 19:00etan.

“Leku-kopurua mugatua izango da, eta zorrotz beteko da Coviden aurkako araudia, parte-hartzaileen segurtasuna bermatzeko” azpimarratu dute CNTk.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena