UNICEF (Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa), 2014. urtean, adingabekoen aurkako indarkeriaren inguruko 195 herrialdeen datu estatistikoak bildu zituen “Ocultos a plena luz” izenburua hartu zuen txostenean. Txosten horrek datu oso interesgarriak eman zituen, hala nola, mundu osoko 120 miloi neskato (10etik bat baino gehiago) bortxaketen eta bestelako sexu-erasoen biktima izan direla euren bizitzen momenturen batean. Datu hori birrintzailea da. Gainera, Europar Kontseiluko “One in Five” kanpainaren10 arabera, kasuen %70ean sexu-abusua haurraren inguruko pertsona batek burutzen du, adibidez, osabak edo auzokide batek. Espainiari erreferentzia eginez, haurren sexu-abusuek biztanleriaren %20an dute eragina, sexu femeninoan gehien bat. Gainera, arazo sozial handi bat izan…