Beti bezala, azken hilabete honetan gertatu zaidana kontatuko dizuet. Hori bai, hamaiketakoa jaten dudan bitartean. Barkatu, baina gose naiz. Bide batez, osagaiak irakurriko dizkizuet: ura, azukreak, almidoia, konposatu fenolikoak, tokoferola, manganesoa, burdina, etab… Baina, zer demontre ari naiz jaten? Naturala izango da?. Beno zentratuko naiz historia kontatzen, bestela ez dut gaur amaituko. Maiatza, natura irakiten dagoen hilabetea. Neguan, ezkutuan dauden izaki bizidun asko, Maiatzean esnatu egiten dira. Horien artean landareak. Kolore horiekin, forma horiekin, udaberriko usain horiekin… gozarazten digute. Baina landareak ez dira hori bakarrik. Askoz gehiago baitira. Gure gizarteko ia baliabide guztiak ematen dizkigute: elikagaiak, botikak, papera, oxigenoa eta…