Maiatzaren lehena igarota, dugun hurrengo mugarria greba orokorra da. Manifestazioak jendetsuak izan dira, borroka izaerako eguna aldarrikatuz. 1886 urteko maiatzaren lehenean 8 orduko lanaldia eskuratzeko, erabat arrakastatsua izandako greba orokorra egin zuen Amerikako Estatu Batuetako langileriak. Baina kapitalak eta beren eskuin eskua dena, gobernua, honen aurka egin zuten, 6 langile anarkista hiltzen eta beste 3 gartzeleratzen. 1889 urtetik aurrera aldarrikapen egun bezala ospatzen da. Aipatzearren, 1938 arte ez zen lortu 8 orduko lanaldia AEBn. Gaur egun hartu den norabidea lanaldia handitzearena da, sen onaren aurka doana. Administrazioaren jarrera erabat lotsagarria da: lanpostuak sortu nahi dituela dio, baina enpleguaren kontrako politikak…