Zenbait sektoretako negoziazio kolektiboa urte asko izoztuta darama. Gure planteamendua tokiko baldintzak hobetzea da, enpresaz enpresa, beti sektoreko edo Estatuko lan hitzarmena hobetzeko nahiaz. Baina badago errealitate bat, askotan errepikatzen dena: sinatzen diren sektoreko akordioak aurrekoak baino okerragoak direla; sindikatu hauek gure lantokietara arrakastak saltzera etortzen dira, atzerapauso bat denean. Sektore esparruan ezin izan badute hitzarmen onik sinatu, gutxienez umiltasuna eskatzen diegu, hori onartzea.
CNTk negoziazio kolektiboari buruzko plataforma adostu du. Honen helburua langileon egoera hobetzea da, ultraaktibitatea berreskuratuz, emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala bultzatuz , informazio eta galdeketa eskubideak bermatuz, beste elementuen artean. CNTren sail sindikalak hau ezartzen saiatuko dira, baina proposamen honen aurrean beste erakunde sindikalek zer aukeratuko dute?
Patronalak egindako eskaeraren aurrean, guk beste sindikatuei geurea luzatzen diegu. Zein aldean kokatzen diren, euren erantzukizuna izango da.