Gure lan aldarrikapenak

Eta negoziatzen dugunean zeintzu dira gure oinarriak? Gutxieneko aldarrikapen batzuk baditugu. Aldarrikapen horiek gatazka guztietara eramaten ditugu. Esate baterako: Soldata igoera linealak nahi ditugu, soldata baxuenei onura ekar diezaieten; igoerak, oinarrizko soldataren gainean egin daitezen nahi dugu eta ez osagarrien gainean; Ez dugu ordu estrarik zein somarik egiten; gure lanpostuetatik urruntzen gaituzten lan sistema berrien kontra gaude: balio aniztasunaren kontra, eta funtzio eta geografia mugikortasunaren kontra ere bai; enpresetara lotzen gaituzten kateen apurketaren alde gaude, lan-orduak murriztuz, oporrak eta aisialdia gehituz, eta erretiroa 55 urtetara aurreratuz; sindikatuak langileek produzitzen dutena kontrola dezan saiatzen gara, horrela, sindikatuaren bermea ukatuko diogu, bai produktu kaltegarriari zein kalitate gutxikoari; langileek, langileen asanbladak eta sail sindikalak negoziaketa eskubidea izan dezaten bultzatzen dugu; benetako askatasun sindikala nahi dugu; sindikatuek diru-laguntzarik izan ez dezaten, eta enpresa barruan sindikalgintza inolako eragozpen eta mugarik gabe egin dadin eskatzen dugu…ugu…

Anarkosindikalismoa, ekintza zuzena eta langileon arteko elkartasuna sustatzen dituen sindikatua.

CNT Bilbaok kudeatutako web orria