Legeak dio, sindikatu batek ordezkaritza izan dezan, hauteskunde sindikaletara aurkeztu beharra duela, eta bertan aukeratuko direla ordezkari sindikalak eta enpresa batzordeak. CNTk ez du hauteskunde horietan parte hartzen eta bere boikota adierazten du hurrengo arrazoiengatik:
• Epresa txiki batean bazaude edota lan ezegonkor bat baduzu, ezin izango duzu parte hartu ere. Langilegoaren gutxiengo batek baino ez du hauteskunde sindikalen aukera.
• Hauteskundeen bidez, zeure ordezkariei erabakitzeko aukera emango diezu. Zure izenean sinatu edo negoziatzeko boterea eta beraien borondatea inposatzekoaukera ere bai. Gainera 4 urtez zure kontroletik kanpo geratuko dira. Ordea, beren sidikatuetako buruen menpe egongo dira.
• Hauteskundeen bidez, sindikatuek, liberatuak eta diru-Laguntzak lortzen dituzte, beraien biziraupenerako beharrezkoak diren liberatuak eta diru-laguntzak. Berez, diru kontu bat baino ez da.
• Liberatu sindikalek gero eta zerikusi gutxiago dute langilegoarekin, profesionalizaziora joko dute eta beraien pribilejioak mantentzea baino ez zaie interesatuko. Beraien interesak mantenduko diutuzte ez zureak.
Behin ordezkaritza lortuta, behin liberatuak, dirulaguntzak eta eragin apur bat lortuta, ez zara beraien interesekoa izango, hauteskunde programak ahaztu egingo dira eta hobe burumakur eta isilik ibiltzea, horrela agian faboreren bat lortuko duzu eta (faboreren bat eta ez zure eskubideen errespetua). Zure botoa eta arazorik eman ez dezazun besterik ez dute nahi.
Hauteskunde sindikalek eta enpresa batzordeek, enpresei eta administrazioari egiten diote onura, beraiek baitira ordaintzen dituztenak (bai hauteskunde sindikalak eta bai enpresa batzordeak). Hauteskunde sindikalen bidez (Franco garaiko sindikatu bertikaletik datozenak berauek), enpresek eta administrazioek, bitartekariak lortuko dituzte, langileekin zuzenean hitz egin behar ez izateko. Bitartekari horiek, langileak burumakur eta desmobilizatuta mantentzea dute helburu. Beraien (bitartekarien) egoera mantentzearen lehen interesatuak dira, zuzenean baitira liberazioen eta dirulaguntzen zordun.
.