CNT ezberdina da. Demokrazia zuzena da gure ezaugarririk garrantzitsuena. Demokrazia zuzena guztion artean erabakiak hartzean datza. Geure estatutoek bermatzen dute, sindikatuan, asanbladak agintzen duela. Eta asanbladan, ahots guztiak berdinak dira. Zure bidea zuk zeuk erabakiko duzu.
CNTk urte asko dauka eta hemen, betidanik, erabakiak oinarritik hartu egin dira, jendeak parte hartzen du, ez dago nagusirik eta askatasun eta berdintasun osoz, ideiak, iritziak eta ekimenak elkartrukatzen dira. CNTn guztiok berdinak gara eta langileak ordezkatzeagatik inork ez du ezer kobratzen.
CNT 1910an sortu zen eta bere lorpen artean zortzi orduko lanaldia dago, larunbateko atsedena, oporraldiak ordainduta, eri-aseguruak, jubilazioa eta langabeziaren aurkako laguntzak, langabetuen beharrezko kontratazioa. Alokairuen grebak bultzatu zituen, eskolak, liburutegiak, argitaletxeak sortu zituen. Faxismoaren aurka borroka egin zuen eta, 1936an, lurra eta industria kolektibizatu zituen, Europan, XX. mendeko gizarte-eraldaketarik sakonena eraginez.