Guk arrakasta lortu dugu, besteek, ehunka mila euro dituzten sindikatuek eta abokatuek, lortu izan ez dutenetan. Hori gertatu izan da, ez garelako legezkotasunean oinarritu, baizik eta bidezkoa dena baizik. CNTk heldutako edozein arazori ez dio uzten onargarria den akordio bat lortu arte, epaileek arrazoia eman zein ez. Gure indarra ahitu arte ez dugu etsi egiten, eta indar asko dugu. Honi esker, ekonomikoki txikia den gure sindikatuak handiagoak diren beste sindikatuak baino diru gehiago dauka aldarrikapenetan gastatzeko. Ekonomia ezkutuan, prekarietatearen munduan, enpresa txiki, ertain, haundietan eta multinazionaletan eta administrazio publikoan gure ekintza sindikalak bere eraginkortasuna erakutsi izan du. Astilleros, Ferrovial, Clece, AVE, CODEX, EDE taldea, Fosters Holywood, Servicarne, Xuntako bitarkeko langileak eta ehunka enpresa gehiago negoziatzera behartu ditugu eta langile elkartuen bultzadaren aurrean amore eman behar izan dute. .