Berritasunak

CONFEBASK pozik dago. Patronalaren alderdiak hauteskundeak irabazi ditu, beraien negozioentzako oso onuragarria dena. Gainera, maiatzean Euskal Ekonomiaren Perspektibak zeintzuk diren argitaratu zuten. Harrigarria hauen diagnostikoa.
EDE Taldeko langileak -enpresa honek gizartegintza du lan-eremua-, ostegun honetan, enpresaren egoitzaren aurrean bildu dira, aurten, sei sindikalista (haietako bi CNTkoak) kaleratu dituztela salatzeko.
EDE Taldeko langileak -enpresa honek gizartegintza du lan-eremua-, ostegun honetan, enpresaren egoitzaren aurrean bildu dira, aurten, sei sindikalista (haietako bi CNTkoak) kaleratu dituztela salatzeko.
Txirbilenea gune autogestionatuak (Txabarri kalea, 6), CNTk antolatuta, azken ekintza polizialetan atxilotutako militante anarkistekiko elkartasunean, larunbatean “Askatasunaren aldeko jaialdia” burutuko du. “Gure babesa eta maitasun osoa adierazi nahi diegu, mugimendu libertarioa defendatzeagatik, errepresioa pairatzen dutenei”, adierazi du sindikatuak.
CNT sindikatuak berriro, jendaurrean, Laia Zapata-dendetan egiten diren lan-gehiegikeriak salatu ditu. Denda-kate honek sukurtsalak ditu Barakaldon, Santurtzin, Bilbon eta Basaurin. Ostegun honetan, sindikatuko militanteek informazio-piketeak egin dituzte enpresa honen lokalen aurrean eta zuzendaritzaren gogorkerien berri eman dute.
Maiatzaren 13 eta 17a bitartean, CNTk Bilboko Liburu Anarkista azokaren XI. edizioa ospatuko du. Beste urteetan bezala gai libertarioa zabaldu nahi du, “Idazle, hizlari eta ideiak irakurleei hurbilduz”, azaldu du sindikatuak.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Anarkosindikalismoa, ekintza zuzena eta langileon arteko elkartasuna sustatzen dituen sindikatua.

CNT Bilbaok kudeatutako web orria

RS K2 Feed

You don't have any item to show