Milaka suhiltzaile Bilboko kaleetara atera dira, "lege-proiektua egiten ari direnei gure jarrera argi adierazteko", esan du CNTk. Protesta Bilboko Udalaren eta Foru Jauregiaren artean gauzatu zen hilaren 16ean.
Erakunde anarkosindikalistak "Arabako Eskualde Parkeen (UCEIS) egoera larria" berriro salatu du, orain dela egun batzuk izandako ezbeharra gogoratuz, zeinean pertsona bat hil zen "parke hauen egoera prekarioa dela eta". CNTren iritziz, "parkeak ezin dira 12 ordu bakarrik zabalik izatea eta gauetan ixtea, aurrezkia edo estatistikak direla eta". Lege-proiektu hau aurrera jarraitzen badu, "zerbitzuaren kalitate maila asko murriztuko da", azpimarratu du erakunde anarkosinidikalistak. Azkenik, suhiltzaile sektoreko langileek mobilizazioekin jarraituko dute "gure eskakizunak egia bihurtu arte".