CNTk liburu, dokumental eta interesgarriak izan daitezkeen esteken zerrenda prestatu dugu, nahi duenak alarma egoera irauten duen bitartean edukitako hutsarteetan erabiltzeko.

Horretarako, pdf-a (link) deskargatu eta ikusi edo irakurri nahi izandako izenburuan klikatu eta automatikoki online dagoen plataformara berbidaliko zaitu; deskargatzeko edo online ikusteko.

Lagungarria izatea espero dugu.

(Irudian klikatu)

  • "Ezin da langileak eta haien familiak arriskuan jartzen jarraitu, gutxi batzuek kutxa egiten jarrai dezaten", salatu du CNTk.
  • Erakunde anarkosindikalistak adierazi du lotsagarria dela gobernuen zeregina, Eusko Jaurlaritzarena ere, "patronalaren argumentuak bereak balira bezala jarduten baititu”

"Langileen eta haien familien osasuna ziurtatzen ez den bitartean, funtsezkoa ez den jarduera ekonomiko oro geldiarazi behar da", adierazi du CNTk. Errealitatea da, gaur egun, kutsatzeko arriskurik gabe lanera joan ahal izateko baldintzak ez direla ematen, eta ez dira emango. Horregatik, zentral anarkosindikalistak funtsezkoa ez den jarduera ekonomiko oro gelditzea eskatzen du, hori baita langileen eta haien familien osasuna babesteko modu bakarra.

Halaber, bere haserrea agerrarazi du Eusko Jaurlaritzak "Industriarako koronabirusaren aurrean jarduteko protokoloa (Covid-19)" argitaratutako dokumentuaren aurrean. Protokolo horrekin, "Lakuak bereak bezala hartzen ditu Confebasken proposamenak, nahiz eta hori, tamalez, ez den berria". Hau da, enpresen irabaziak herritarren osasunaren aurretik jartzen ditu. "Langile guztiak babestu ezin badira, enpresa itxita mantentzea litzateke gutxienekoa", azpimarratu du CNTk.

Halaber, erkidegoetako eta gobernu zentraletako gobernuei gogorarazi die Italian funtsezkoa ez den jarduera oro ixteko agindua eman dela; eta CNTk uste du hori egin behar dela.

Azkenik, langileei dei egiten die euren esku dauden neurri guztiak har ditzaten, ezinezkoa bada %100ean "euren osasuna ziurtatzea eta ez kutsatzea". Pertsonen osasuna enpresen irabazien gainetik egon behar da beti, CNTk adierazi duenez.

  • Dokumentu labur honetan zalantza ohikoenak laburbildu ditu zentral sindikalak
  • "Orain, inoiz baino gehiago, langileok informazioa behar dugu patronalaren erasoei aurre egiteko", azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak

ERTEen eta laneko arriskuen prebentzioaren gida argitaratu da, COVID-19ko pandemiak eragindako krisi-garai hauetan langileek dituzten zalantzak argitzeko, segurtasun pixka bat sortzen saiatuz. "Lan egoera zailetan dauden langile guztientzat baliagarria izatea espero dugu", adierazi du CNTk. "Garrantzitsua da zabaltzea, pertsona gehiago informatuta egon daitezen", azpimarratu du zentralak.

Gida hurrengo estekan jeitsi daiteke.

  • CNTk kaleratutako langileen defentsa eskatzen du, bai ezkutuko EREetan, behin-behineko langileak izateagatik, autonomo faltsuak izateagatik eta beste arrazoiengatik batzuengatik.
  • Zentral anarkosindikalistak eskatzen du "lan-osasun arloan langileen babesa ziurtatzea", ezinbestekoak ez diren lanetan aritzea saihestuz, ahal denean telelana aplikatuz eta zainketen eta lanpostuen arteko bateragarritasuna gauzatuz.

Gobernuak 200.000 milioi euroko partida iragarri du Estatuko ekonomiari eusteko; besteak beste, diru sarrerak murriztu edo lanpostuak galdu dituzten familientzako, etxegabetzeak geldituz, ur, gas eta argi-hornidura bermatuz eta ikerketaren aldeko apustua eginez. "Langileen kaleratzeak debekatu dituen Italiak eta zergen eta kotizazioen ordainketa geldiarazi dituen Frantziak, esaterako, Europako Gobernuek hartutako neurrietatik oso urrun daude", CNTren arabera.

Lanaren ikuspegitik, kaleratzeen, jarduera-eteteen, telelanaren, ordutegi-malgutasunaren eta zainketen aurrean hartutako neurriak nabarmentzen dira. Honi dagokionez, CNTk uste du "langileen aldeko apustua egin behar zela"; izan ere, enpresariei azken dekretuekin laguntzen ari zaie, besteak beste, ERTEn gizarte-aseguruak ordaintzetik salbuesteko neurriekin; hala ere, "langileei laguntza gisa eman digutena da kaleratuak izan ahal izatea", ERTEetan jada% 75eko langabezia kobratzen baitzen, eta, horrela, familien errenta %25ean jaitsiko da, zentral anarkosindikalistak salatu du.

Espainiako Erresumako kontratu gehienak aldi baterakoak dira, eta ez dute ERTEetarako eskubiderik izango COVID-19ren ondorioz, "kontratuak deuseztatu egin dituztelako, baita Alarma Estatua ezarri aurretik ere", salatu du CNTk. Hori da, baita ere, autonomo faltsuen kasua, krisi honen aurrean agerian geratu direnak eta Exekutiboak aipatu ere ez dituenak.

Enpresarien esku uzten da EREak aplikatzea edo langileak kaleratzea, baina, sindikatuak, "babes neurri guztiak ezartzea beharrezkoa ez den lan batera joatera behartzen denean” exijitzen du; “telelana posible denean lanpostura joatea debekatzea; eskola etena dela eta kontziliazio arazoa sortu denean edo ezkutuko enplegu guztietan eman diren arazoak” ez daude dekretu honetan bildurik.

CNTk ere dei berezia egiten du gutxieneko zerbitzuak bermatu behar duten langile guztien babes-ekipoak bermatzeko. "Osasun-arloko langileak eta garraiolariak, txandak bikoiztera eta destajuz lan egitera behartuta daudenak, kutsatzeko arriskuan dauden kutxazainak eta garbitzaileak edo gaixotu ezin diren etxeetan edo egoitzetan mendeko pertsonen zaintzaileak". Sindikatuak jendeari arreta ematera behartuta dauden pertsona horiei arriskugarritasun-plusa ordaindu behar zaiela eskatzen du, haien osasuna arriskuan jartzen ari direlako.

Erakunde anarkosindikalistaren arabera, "ezin dugu krisi honen genero izaera ikusi gabe utzi: adinekoen, adingabeen eta mendekoen zaintza gehienbat emakumeei dagokie, kutsatze ehuneko handiena sufritzen dutenak, lan bikoitza egiten jarraitzen duten bitartean, baita berrogeialdian ere". Halaber, "gure lankideen ikusezintasuna eta babes falta" azpimarratu du, "lanpostu prekarioetan baitaude, sektore feminizatuetan, kutxazainetatik garbitzaileetaraino, telemarketinaren sektoretik pasatuta".

Amaitzeko, martxoaren 17an Ministroen Kontseiluak lan-arloko neurriei dagokienez hartutako neurrien laburpen hau ematen du CNTk.

Martxoaren 17ko 8/2020 LED laburpena

Arau horrek hainbat neurri hartzen ditu barne, ekonomikoak, enplegu arlokoak eta sozialak, koronabirusaren inpaktu ekonomikoari aurre egiteko. Hauek dira, besteak beste, lan-neurriak:

1.- Kontratua ezinbesteko arrazoiengatik etetea:

a)     Ezinbesteko kasua izango da jarduera etetea edo bertan behera uztea koronabirusarekin eta pandemiak izan dituen ondorioekin lotuta dauden kasu guztiak, hala nola alarma-egoera deklaratzean, garraio publikoari eragitean: klausula orokor baten aurrean gaude, eta kasu gehienetan ez du arazorik sortuko aitortua izateko.

b)    Ezinbesteagatik lan-kontratuak eteteko prozedura ez da aldatzen Langileen Estatutuaren 51.7 artikuluari eta urriaren 29ko 1483/2012 Errege Dekretuari dagokienez, 31. artikulutik 33.era bitartekoetan, bost eguneko epeari eusten zaio, eta Lan-Agintaritzak Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzari (GSIT) eskatzen zaion txostenaren nahitaezko izaera aldatzen da soilik, eta, horrela, erantzuna are azkarragoa izatea bilatzen da.

Lan-Agintaritzak erabaki behar duen gauza bakarra da alegatutako ezinbesteko kausa gertatzen den ala ez, eta enpresari dagokio hori zehatz-mehatz aplikatzea.

c)     Ezinbestez lan-kontratuak eten edo lanaldia murriztu duten enpresei enpresa-kuota ordaintzetik salbuetsita egongo dira 50 langile baino gutxiago dituzten enpresak, eta %75koa izango da gainerako enpresetan. Neurri horrek ez du eraginik izango langileengan, eta kotizatutako izaera mantenduko da aldi horretan.

2.- Ekonomia, teknika, antolaketa edo ekoizpeneko arrazoiengatik kontratua etetea:

a)     Prozedura arautua dago Langileen Estatutuaren 47. artikuluan eta 1483/2912 Errege Dekretuan, 16 artikulutik 24ra, baina epeak murriztu dira: 7 egunetik bostera igaro da negoziazio-batzordea eratzeko gehieneko epea, eta 15 egunetik 7ra kontsulta epealdia, aukerakoa izango da GSIren txostena.

3.- Lehentasuna ematen zaio telelanari, eta ez da beteko lanpostuak ebaluatzeko betebeharra (Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 16 artikulua). Kasu honetan, langileak berak egin beharko du "autoebaluazio" bat (lan-arloko neurriez arduratzen zen Errege Dekretuaren zirriborroaren eranskin batean atxikitzen zen, hori egiteko moduaren adibide bat ematen zen).

"Autoebaluazio" horrek sortzen dituen zalantzak ugariak dira, eta ikusten joan beharko da zalantza horiei nola aurre egin, are gehiago Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen (LAPL) 14.4. artikuluak xedatzen du enpresaburuaren betebeharra dela laneko arriskuen prebentzioaren arloko betebeharrak betetzea, hartu duen kudeaketa-eredua edozein izanda ere.

4.- Senitartekoak zaintzeko lanaldia murrizteko eta egokitzeko eskubidea, L.E. 37.6 artikuluak hainbat aldaketa ezagutzen ditu:

a)     Lanaldiaren murrizketa eta egokitzapena hartuko ditu, eta txanda, ordutegia, lanaldia (jarraitua edo zatitua), eginkizunak eta lantokiz aldatzea erraztuko du, langileari "artikulu honen xede den arreta eta zaintza eman ahal izateko" ( 6.2 artikulua).

b)     15 eguneko aurreabisu-epea hogeita lau ordura murrizten da.

c)     Lanaldiaren murrizketa %100era iritsi ahal izango da, baldin eta behar bezala justifikatzen bada eta arrazoizkoa eta proportziozkoa bada, enpresaren egoeraren arabera: baldintza horrek arazoak sor ditzake, kontzeptu zehaztugabea baita kasu honetan arrazoizkotasuna eta proportzionaltasuna exigitzea, eta ez da argitzen zein dena “enpresaren egoera” kontzeptua: beren egoera ekonomikoa, beren egoera estrategikoa …

d)    Lege honen Langileen Estatutuaren 37.6 artikuluan xedatutakoaren arabera bideratuko da paragrafo honetako desadostasunak ebazteko prozedura, LJLren 139.artikuluan zehatzen denez, presazkoa denez, aldi horretan izapidetu, zehaztu eta ikusi egingo da.

5.- Langabezia-prestazioen kasuan hobekuntza bat jaso dute, ezinbesteko kasuetan jada aurreikusita dagoena, kontratua eteteko bi kasuetarako:

a)     Langabezia-prestazioa jasotzeko, azken sei urteetan ez da beharrezkoa izango 360 eguneko gabealdia.

b)     Nahiz eta oso argi ez den idatzi, prestazioaren hartzaileek ez dituzte langabezia-prestazio horrengatik metatutako aldiak kontsumituko.

c)     Oinarri arautzailea, orain arte bezala, azken 180 kotizatuen batez bestekoa izango da, edo, halakorik ezean, kotizatutako aldi baxuagokoa.

  • ERTE kopuru handia eta lan-eskubideen urraketa ikusita, CNTk sindikatuarekin harremanetan jartzeko hainbat bide jarri ditu martxan
  • "Online kontsultak egiteko formulario bat ere martxan jarri da", azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak

CNT langile klasea igarotzen ari den egoeraren aurrean, harremanetarako bide ezberdinak jarri ditu, ziurgabetasun une hauetan beharrezkoa den aholkularitza eskaintzen jarraitu ahal izateko. Egunotan sortutako kontsultak eta zalantzak bideratzeko asmoz, online aholkularitza-tresna bat jarri da, berrogeialdiak iraun bitartean zerbitzu juridiko-sindikala eskaintzeko, Bilboko egoitzak kudeatuta.

Online aholkularitzarako, esteka honetako inprimakia bete behar da: https://labur.eus/6z6lM, eta azaldutako galderak bete, sindikatuak kontsulta zehatzago eta arinago jaso dezan. Ahalik eta azkarren erantzuna ematen saiatuko da, kontuan hartu behar da egunotan jasotzen (eta aholkatzen) ari diren kontsulten kopuru handia, eta, beraz, ulermena eskatzen da eman daitekeen itxaronaldian.

Gainerako kontaktuak honako hauek dira:

  • Barakaldo: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 623 19 69 64
  • Bilbo: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 680 365 163/ 944 15 79 62
  • Durangaldea: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 669 732 870 / 944 348 710
  • Gasteiz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 945 28 29 74/688 861 364
  • Gipuzkoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 605 70 66 73 / 943 47 26 87
  • Iruñea: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 693 56 44 54
  • CNTk salatu du langileek pairatzen ari duten osasun segurtasun eza eta segurtasun juridikorik eza
  • "Ez ditugu enpresak egoeraz aprobetxatzen utziko", adierazi du erakunde anarkosindikalistak

463/2020 Errege Dekretuak, koronabirusak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera ezartzen duenak, " lan-eskubideei dagokienez, gai asko konpondu gabe utzi ditu ", salatu du CNTk. Batetik, lanera joatera behartzen du, langileen lan-osasuna benetan babestu gabe; eta, bestetik, lan-eskubideei dagokienez, segurtasun falta asko sortzen ari dira kaleratzeen eta izaera kolektiboko enpresa-neurrien kasuan. "Asteartera arte itxaron beharko da informazio argiagoa izateko", esan du CNTk.

463/2020 Errege Dekretuan, bigarren xedapen gehigarrian, eten egiten dira prozesu-epeak: alarma-egoera amaitzen den unean ekingo zaio berriro epeen zenbaketari. Hala ere, kaleratzeen edo neurri ezberdinen kasuan, "sindikatuarekin harremanetan jartzea gomendatzen dugu, kasu bakoitzeko egoera baloratzeko", azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak.

  • Enpresa neurrien kasuan, "edozein komunikazio eta aldaketa idatziz egitea exijitu behar da", sindikatuak adierazi duenez. CNTk honako gomendio hauek egiten ditu:
  • Lanera joan behar bada, arriskuen prebentzioarekin zerikusia duen guztia betetzeko exijitu behar da, eta enpresak norbera babesteko ekipamenduak eman behar ditu.
  • Enpresaren aldetik aurkezten den aukera oro plantillarekin negoziatu beharko litzateke. Alde bakarretik aplikatuko balitz, neurria xehetasun guztiekin idatziz jakinaraztea eskatu behar da, eta inoiz ez adostasuna adieraztea (ados ez egotea sinatzea). Sindikatuan neurri bakoitzaren legezkotasuna banan-banan baloratuko da.
  • Enpresak neurri hauek aplikatzen saia daitezke: ordaindutako baimenak hartzea, telelana eskaintzea, lanaldia edo lan-txandak egokitzea, ERTEak aplikatzea, lanaldi-murrizketak aplikatzea, kaleratzeak aplikatzea, kontratua ez berritzea, EREak … Neurri horien guztien aurrean adostasuna ez adierazi (sinatu ez ados).

CNTk ohartarazi duenez, “enpresa anitz egoera horretaz baliatzen ari da langileen aurkako neurriak aplikatzeko”; gainera, egoera dagoen bezala, sindikatuak salatu du ez dakiela zer gertatuko den ERTEetan langabezia-prestaziorako eskubiderik ez duten langileekin, eta, gainera, etorkizunera begira, langabezia jasotzeko eskubidea denbora kontsumitzen ari dela.

ERTEei begira, asteartean egungo egoera arautuko duen dekretua argitaratu arte, lan harremanen arloan indarrean dagoen legediak honako hau dio:

  • Langileen Estatutuko 45.1-i), 47.3 eta 51.7 artikuluek arautzen dute lan-kontratua aldi baterako etetea, ezinbesteko arrazoiak direla medio.
  • Prozedura hasteko, Lan Agintaritzari eta, aldi berean, espedientean interesatuak izango diren langileen ordezkariei jakinaraziko zaie zein den kausa nagusia, eta hori egiaztatzeko egokitzat jotzen diren frogabideak proposatuko dira. Kasu honetan, eta datorren asteartean ematen dena salbu, ezinbesteko arrazoia oraingo egoeratik ondorioztatzen da.
  • Prozedurak aldeen, enpresaren eta langileen legezko ordezkaritzaren entzunaldia jasotzen du, eta, era berean, Lan Agintaritzak Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren nahitaezko txostena jaso beharko du.
  • Lan-agintaritzak gehienez ere bost eguneko epean ebatzi beharko du ezinbesteko kasua dagoen ala ez.
  • Halakorik egotearen aldekoa bada, enpresaburuak erabakiko du zein lan-kontratu eten, eta Lan Agintaritzari eta langileen legezko ordezkaritzari jakinaraziko die.
  • Inpugnazioa hogei eguneko epean egin behar da (lan-baldintzen funtsezko aldaketen kasuan bezala), eta eskatu ahal izango du, bai enpresariak, administrazio-ebazpena eskaeraren aurkakoa bada, bai langileen legezko ordezkaritzak.
  • Kasu honetan, osasun-alarmaren edo larrialdiaren egoera kontuan hartuta, ezinbesteko kasua enpresa-jarduera ia guztietan dago.
  • Azkenik, 1483/2012 Errege Dekretuak kaleratze kolektiboko, kontratuak eteteko eta lanaldia murrizteko prozedurak arautzen ditu.

Bestalde, Gobernuaren aldetik, konpontzeke dago:

Are bizkorragoa izango den prozedura administratibo bat gaituko ote den, enpresek beren langileen lan egoera bertan behera uztea lor dezaten: zerbait esan zen zentzu horretan sindikatuen eta patronalaren bileraren ondoren.

  • Aurreratu zen bezala, kontsumitzen den langabezia metatuta dagoenetik deskontatuko den ala ez.
  • Legezko gabealdia ez izateagatik langabeziarako eskubiderik ez duten pertsonek (360 egun kotizatuta azken sei urteetan, betiere aurretik aitortutako prestazio batean osorik edo zati batean kontsumitu ez badute) subsidioa baino ez dute izango (IPREMaren %80, 430,27€), edo, gizarte-justiziaren printzipioaren arabera, prestazio kontributiboa jasoko duten.
  • Azkenik, adierazi behar da ordaindutakoaren araberako prestazioa oinarri arautzailearen %75 dela lehenengo 180 egunetan, eta hortik aurrera %50. Oinarri arautzailea langabezia eragin duen gertakariaren aurreko 180 egunetako kotizazioen batez bestekoaren bidez lortzen da. Kasu honetan, enpresaburuak lan-kontratua eten dela jakinarazten du, eta subsidioa, berriz, baldintzak betez gero, IPREMaren %80 da, zeina, 2020rako, 430,27 eurokoa baita.
  • Prestazioaren edo subsidioaren tramitazioak, ustez, "on line" egin beharko dira.

Azkenik, erakunde anarkosindikalistak langile klaseari dei egiten dio enpresetan erne egoteko eta modu kolektiboan jarduteko.

Koronabirusaren hedapenak sortutako salbuespen-egoerak pertsonen segurtasuna eta lan eskubideen defentsa bateragarri egiteko zenbait neurri hartzera behartzen gaitu:

  • Lokaletan aurrez aurreko lana ezinbestekoa denera mugatuko dugu, eta, horregatik, telefonoz eta posta elektronikoz emango dugu arreta.
  • Epe laburrean aurreikusita genituen ekitaldiak atzeratzen ari gara: hilaren 14an Santurtzin egitekoa zen manifestazioa eta 16an Bilbon egitekoa zen prestakuntza-ekitaldia.

Jabetzen gara lan-eskubideen defentsari uko ez egiteko eta osasuna eta segurtasuna gure lehentasunen erdigunean jartzen jarraitzeko borondatearekin hartu behar ditugun neurri horiek dakartzaten nahasmen eta eragozpenez. Espero dugu laster egungo egoerari konponbidea emango diogula eta gure ohiko jarduera berreskuratu ahal izango ditugula; izan ere, egoera honen aurrean norberaren eta besteen osasunarekiko ulermen eta konpromiso berezia eskatzen digu. Bitartean, eskura ditugun baliabide guztiak zuen eskeutan jartzen jarraituko dugu, behar ez diren arriskuetatik babesten laguntzeko.

Adierazi genuen, halaber, hainbat enpresatan jada ari direla salbuespenezko eta inoiz ikusi gabeko neurriak hartzen, eta horien aurrean lan egin behar dugula, lan-baldintzetan eraginik izan ez dezan. Horregatik, lan-arloko edozein zalantza izanez gero, aurrez aurre joan aurretik, saiatu harremanetan jartzen e-mailez edo telefonoz. Ez da enpresei eskaka horiek gure lan baldintzak okertzeko erabiltzen uzteko unea.

Sindikatuarekin harremanetan jartzeko, hurrengo posta elektronikoak eta telefono zenbakiak erabili:

- Barakaldo: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  / 623 19 69 64

- Bilbo: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  / 680 365 163 / 944 15 79 62

- Durangaldea: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. /669 732 870 / 944 348 710

- Gasteiz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  / 945 28 29 74 / 688 861 364

- Gipuzkoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  / 605 70 66 73 / 943 47 26 87

- Iruñea: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  / 693 56 44 54

Kutsatua izan bazara edo konfinatzen bazaituzte

Martxoaren 11n, Estatuak komunikatu bat igorri zuen BOEn, Osasun Publikoaren arloko neurri bereziei buruzko 3/1986 Lege Organikoari buruzko legeria aldatzeko.

Aldaketa horren 5.1 artikuluan ezartzen denez, COVID-19ren ondoriozko konfinamenduaren edo gaixotasunaren kasuan, lan-istripuak eragindako aldi baterako ezintasuntzat hartuko da ondorio guztietarako. Horrek esan nahi du bajaren lehen egunetik Gizarte Segurantzaren oinarri arautzailearen %75 jasoko dela. Administrazio Publikoaren konturako langileek jasoko duten diru-kopurua.

Telelana

Enpresak ezar dezake, egin beharreko zereginek horretarako aukera ematen dutenean. Nolanahi ere, gure zerbitzu juridikoen iritziaren arabera, enpresak ezin ditu garraio-plusak edo antzekoak kendu. Salbuespenezko egoera dela eta, datozen egunetan adi egon beharko gara, gobernuak legeak egin ditzakeelako eta, halakorik gertatuz gero, azterketa tekniko bat egin.

Enpresak ezin du inola ere soldatarik deskontatu gure etxean zerbitzu teknikorik edo lanerako tresnarik ez dagoelako; izan ere, enpresaren ardura da horrelako gorabeherak konpontzea eta ematea.

Bidaiatzeko betebeharra

Enpresak langileak bidaiatzera behartu ditzake, lehenago bidaiatzen bazuten. Ezin zaitezke arrisku handiko eremu izendatuak izan diren edo sartzeko debekua ezarri zaien eremuetara joan.

COVID-19ren ondorioz itxita egoteagatik opor-egunak erabiltzea

Enpresak inola ere ezin ditu langileak behartu lantokia ixteagatik opor-egunak erabiltzera. Opor-egun horiek aurrez hitzartuta egongo dira, eta ezin izango dira aldatu horrelako arrazoiengatik.

Salbuespenez, lan-istripuarekin parekatutako egoeratzat hartuko dira COVID-19 birusaren ondorioz langileak isolatuta edo kutsatuta egon diren aldiak.

Martxoaren 10eko 6/2020 Errege Lege Dekretuaren bosgarren artikuluan ezartzen denez (martxoaren 11ko BOE), salbuespen gisa, lan-istripuarekin parekatutako egoeratzat hartuko dira COVID-19 birusak eragindako langileen isolamendu- edo kutsatze-aldiak, aldi baterako ezintasunagatiko prestazio ekonomikorako soilik. Bi kasuetan, salbuespenezko prestazio horren iraupena isolamenduagatiko baja-parteak eta dagokion altak zehaztuko dute. Prestazio hori jasotzeko eskubidea sortu ahal izango du gertaera eragilearen egunean Gizarte Segurantzako edozein araubidetan alta emanda dagoen norberaren edo besteren konturako langileak. Gertaera eragilearen data langilea isolatzea edo gaixotzea erabakitzen den eguna izango da; hala ere, bajaren partea data horren ondoren eman ahal izango da.

Hainbat hilabeteko gatazkaren ondoren, larunbat honetan Santurtzin egingo den manifestazio batean parte hartzera deitu du CNT sindikatuak, Lombide eta Sirkari garbiketa enpresetako langileek pairatzen duten egoera salatzeko. "Kalean errepresio sindikala eta abusuak ez direla inoiz zigorrik gabe geratuko erakusteko unea da", nabarmendu du zentral anarkosindikalistak, eta mobilizazio horri begira babes ezberdinak eskatu ditu.

Astearte honetan prentsaurreko batean iragarri duenez, manifestazioa Kabiezesko biribilgunetik abiatuko da 12:00etan eta Limpiezas Sirkariko kokagunetik gertu igaroko da, baita Limpiezas Lombideren egoitzatik ere. Santurtziko parkean amaituko dute ibilbidea.

CNTk gogorarazi duenez, Limpiezas Lombideko langileak "benetan lan egiten duten baino ordu kopuru txikiagoarekin daude kontratatuta, eta horrek soldata eta kotizazio murrizketa handia dakartza kasu askotan". "Sektore feminizatuetan oso ohikoak diren enpresa-praktika horiek soldata-arrakala eta emakume langileekiko diskriminazioa areagotzen dute", azpimarratu du.

Bien bitartean, Limpiezas Sirkari enpresak uko egin dio CNTko kide den langile bat berriz hartzeari, "Subrogatua izateko duen eskubidea urratuz". "Gure lankide Sofia, aurretik Lombiden lan egindakoa, kaleratu egin zuten baja hartzera zihoanean", adierazi du sindikatuak. Zentzu horretan, enpresak "ezagutzen zuen Sofiak Limpiezas Lombiden duen afiliazio sindikala".

Enpresa horien aurkako epaiketen gertutasuna ikusita, errepresioaren aldeko hautua egin du Lombidek. "Gure lankideak gainetik kendu nahi dituzte 200 langile baino gehiago dituen enpresa batean aurrekaririk gerta ez dadin, gure lankideen egoera berean baitaude", ohartarazi du CNTk.

Testuinguru horretan, zentral anarko-sindikalistak "gertaera horien larritasunaz" ohartarazi du; izan ere, "langile horien bizitzeko baliabideak arriskuan jartzen ari dira", eta "gure kideen eta langile guztien oinarrizko eskubideen aurkako eraso argia dira".

Arrazoi horiengatik, gatazka honetan Ezkerraldeko gizarte kolektiboen elkartasuna eskatu du CNTk. "Gure ustez, gai hau lan arlokoa baino gehiago da: gaur inoiz baino beharrezkoagoa da emakume borrokalari horiek babestea eta enpresa horien nagusitasunaren aurrean erantzun sendoa ematea; izan ere, enpresa horiek nahiago dute gezurra esan eta bezeroak galdu, lankideen eskubideak aitortu baino", gaineratu du.

 

  • Astelehenean, hilak 16, CNTren eredu sindikala azaltzeko saioa egingo dute
  • "Enpresa eta administrazio publikoetan gure jarduteko modua ezagutaraztea da helburua", azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak

"Sail sindikala: CNT enpresan" izenburupean, martxoaren 16an, astelehena, 18:30ean, CNTren eredu sindikala azalduko da, sail sindikaletan oinarrituta dagoena. Saioa publiko guztiei irekita dago, baina afiliatu berriei, jarduera sindikala egitea buruan duten pertsonei eta sail sindikaletan dauden afiliatuei zuzenduta dago bereziki.

Bileran azalduko da sail sindikalak, lan-baldintzak hobetzeko aukerak eta ordezkaritza bateratuari dagokionez (langileen ordezkariak eta enpresa-batzordeak) dituen aldeak eta abantailak. Saioak ordubete iraungo du, gutxi gorabehera.

Jardunaldia Bilboko egoitzan izango da (María Muñoz kalea, 10, 1, Bilbo). Joateko interesa baduzu, idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bertaratzea baieztatzeko.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Anarkosindikalismoa, ekintza zuzena eta langileon arteko elkartasuna sustatzen dituen sindikatua.

CNT Bilbaok kudeatutako web orria

RS K2 Feed

You don't have any item to show