CNTk M8 honetan, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean, borroka antifaxistaren aurrean indarrak batzeko deialdia egiten du. Feminismoa erakunde eta diskurtso publikoetan geroz eta indar gehiago duen errepresio, desberdintasun eta gorroto arma honekin akabatuko duen abangoardia izango da. Honen aurrean, anarkosindikalismoak dibertsitatea eta zeharkakotasuna klase feminismoaren motorra izatea aldarrikatzen du kapitalismoak, patriarkatuak eta faxismoak bultzatzen duten uniformetasunaren hesia apurtzeko.
Etxeko langileak, emakume migranteak, transak, arrazializatuak, pensionistak, langileak, kualifikatuak edo ez… emakume guztiak emakume guztion eskubideen alde borrokatzera deituak gara, bai eta gizarte hobe baten alde ere. Faxismoaren kontrako hesia da feminismoa. Beti existitu den zerbait, baina gaur inoiz baino gehiago gogoratu beharrekoa. Mugimendu ezberdinen lehentasunei buruz hitz egingo digute etengabe, desberdintzen gaituena gogoratuko digute, baina guztion etsaia nor den argi dago. Errepresaliatuak, prekarioak, eskubiderik gabe eta isolatuak nahi gaituena.
Hori dela eta, M8 honetan, aurrekoetan bezala, CNT kalera aterako da lanpostuetan ekitatea eskatzeko, emakume langileak bereziki kaltetzen dituzten lan erreformak indargabetzeko, sektore “feminizatuak» deituriko lanpostuetako esplotazioa eta eskubideen urraketa salatzeko, sektore horietan gertatzen diren –eta gehienetan emakumeei eragiten dietelako aitortuak ez diren– gaitzen lanbide-gaixotasunen aitorpena eskatzeko, etxeko lana gainontzeko lanpostuen maila berean sartzea aldarrikatzeko, trans pertsonek pairatzen duten langabezia tasa basatia salatzeko, Atzerritarren Legeak gure kide migranteengan eragiten duen babesgabetasuna salatzeko, bai eta lan eta gizarte arloetan pertsona arrazializatuek jasaten duten diskriminazioa eta estereotipazioa salatzeko, Ibex 35aren marka den feminismo kapitalistaren falazia ukatuz. Pentsio duinen aldeko apustu argia egiten dugu bai ekonomikoki lagundu duten emakumeentzat bai eta etxe barruan lan egin dutenentzat ere, ezkutuko ekonomian irautea beste aukerarik ez dutenen alde aurpegia ateraz.
Ekintzaren lehenengo lerroan jarraituko dugu gainontzeko mugimendu feministarekin eskuz esku borrokatuz zaintza lanak eta amatasuna emakumeentzat oztopo bat izan ez dadin. Gure ustez amatasun eta aitatasun baimenak luzatzea ez da nahikoa ekonomiaren ardatza bizitza eta ez merkatua izateko. Horregatik merkatua pertsonen bizitzetara egokitzea exijitzen dugu balioak dituen gizartea eraikitzeko. Benetakoak diren laguntza eraginkorrak nahi ditugu gure ardurapean dauden adin txikikoen, familia kideen edo pertsonen zaintzagatik. Zaintza jardueren erantzunkidetasun partekatua nahi dugu gure kideekin eta, halaber, gure agerikotasuna areagotzeko ordezkaritza postuetan emakumeon presentzia handiagotu nahi dugu erakunde sozial, aldarrikatzaile eta sindikatuetan. Gure sindikatutik hasita.
Indarkeria matxistarekin amaituko duen marea gainezkatuko duen tanta izan nahi dugu. Lanpostuetatik, etxean eta kalean, edozein motatako jazarpenen aurka edo herritarren erdia baino gehiago direnen giza eskubideak arriskuan jartzen dituzten mehatxuen aurka agertuko gara, CNT eskubide horien alde konprometitua dagoen erakunde anarkosindikalista, langile klasekoa, antimilitarista, antifaxista eta feminista den heinean.
Arabako suhiltzaile foralen kolektiboak mobilizatzea erabaki du, "Suhiltzaile Foralen Erakunde Autonomoaren zuzendaritzaren eta buruzagitzaren" kudeaketa eta funtzionamendua salatzeko. Kolektiboaren arabera, egindako gabeziei eta salaketei ez zaie erantzunik eman, eta horrek langileen segurtasunari berari eragiten dio, baita zerbitzuaren kalitateari ere. Horrez gain, bi lankide espedientatu dituztela ere salatu dute, lan egoera kaskartuz.
Horregatik, CNTk kolektiboari elkartasuna adierazteko eskatu du, otsailaren 26an goizeko 11:30etan Gasteizko Probintzia Plazan egingo den elkarretaratzean parte hartuz, egoera salatzeko.
Lanean hildako hildakoei dagokienez, urte hasiera beltza izan da; 13 hildako doa jada, eta otsailean baino ez gaude. Enpresek eta Administrazioek (Eusko Jaurlaritza barne) "lan arloan dagoen legedia ez dute aplikatzen edo betearazteko duten betebeharrari entzungor egiten diote", salatu du CNTk; hartzen dituzten erabakiak "beharrezko konplize bilakatzen dituzte". Hori dela eta, CNTk otsailaren 13an, ostegunean, Bilbon 18:30etan Arriaga Plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia egin du.
Acción directa · Apoyo mutuo · Independencia económica · Una organización para (casi) todas las profesiones · Aquí cabemos tod@s · En CNT nadie decide por ti · Horizontales · Luchamos por lo que es justo.
Dirigido por Bruno Teikidor
Producido por : Plano Americano
https://twitter.com/PlanoAmericano2
LGSa 950 euro gordinera igo da, urtarrilaren amaieran iragarri zen bezala. Horregatik, sindikatutik eskema bat egin da eragindako langileek beren egoera berria zein den argiago izan dezaten. Zalantzarik izanez gero, sindikatutik pasa zaitez.
Sindikatuak -grebaren deitzaileetariko bat- gaur arratsaldean jakitera eman duen premiazko balorazio batean azpimarratu duenez, “Duintasunaren aldeko borroka ezin da gaur amaitu, ezta egun bateko mobilizaziora mugatu ere”. “Horrela erakusten ari da pentsiodunen marea, bi urte kalean daramatzana, eta horrela erakutsi behar dugu erakunde sindikalek”, azpimarratu du.
Testuinguru horretan, lan, pentsio eta bizitza duinaren aldeko mobilizazioen kanpaina “mantentzera eta zabaltzera” deitu du CNTk, eta, aldi berean, ohartarazi du kontzertazioaren eta elkarrizketa sozialaren bidea “kosta ahala kosta ezer aldatzea saihestu nahi dutenen errezeta faltsuak” baino ez direla. "Kontuz promesekin eta engainuekin: hemen jada ez dute konponketa merkeek balio”, adierazi du zentralak. Hain zuzen ere, erakundeetatik “gatazka desaktibatu edo moketa duten aretoetara eramango” dutenen aurrean erne egoteko deia egin du.
Era berean, pentsiodunen mugimenduaren izaera “autonomoa eta zeharkakoa” nabarmendu du sindikatuak. "Banderarik eta partidarik gabeko zuen borrokak erakusten digu herriak soilik salbatzen duela herria", esan du CNTk.
Azkenik, CCOO eta UGT sindikatuek orain arte egindako lana deitoratu du, eta “zein aldetan dauden publikoki esatea” eskatu die. “Batez ere, gezurrak botatzeari uzteko eskatzen diegu, euren lotsak ezkutatzeko”, gaineratu du erakundeak.
Sindikatuak azpimarratu duenez, pentsiodunekin batera “emakumeak, ikasleak, migratzaileak eta beste hainbeste biktima atera dira kalera”. “Hau ez da gaur amaituko, azpimarratu du. Beste orainaldi bat eta beste etorkizun bat eraiki nahi dugun guztion mobilizazioaren, batasunaren eta ekintza bateratuaren bidez bakarrik aldatu ahal izango ditugu gauzak”.
Era berean, gaur arratsaldean udalerri ugaritan egingo diren mobilizazio ezberdinetan parte hartzeko deia egin du CNTk. "Ezerk eta inork ez du marea hau geldituko", azpimarratu zuen.
CNTk langile klasea masiboki kalera ateratzera animatzen du, eta urtarrilaren 30ean ekonmia guztia bertan behera uztera. "Lana, pentsioak, bizitza duin bat lortzeko, fitxa mugitzea dagokigu", azpimarratu du sindikatuak. Epe luzeko borroka da hau, urtarrilaren 30eko data gainditzen duena, "izaera ofentsiboa duen borroka baten hasiera gisa ulertu behar da", nabarmendu du CNTk.
Hauek dira greba egunerako hitzorduak:
Horrez gain, Estatuan hainbat elkarretaratze egingo dituzte Euskal Herrian grebari elkartasuna adierazteko.
Jo ta ke irabazi arte! Pentsioak defendatu egiten dira!
Greba "nazionalista" dela kritikatu izan da, guztiz faltsua dena. Nahikoa da azaroaren 26an Bilbon emandako prentsaurrekoan esandakoa errepasatzea. Era berean, nabarmentzekoa da estatu osoan egitearen ardura ez dela ELA eta LABena, haren esparrua Euskal Herria baita, CCOO eta UGTrena baizik.
Bi sindikatuek, ordea, ez dute halakorik egin nahi izan. Gainera, greba honek langile klasea zatitzen duela esan da: dirudienez, CCOOrekin eta UGTrekin ez bazaude, "zatiketa" da, guztiz zitala.
Halaber, sektore jakin batzuetatik esan dute greba honek pentsiodunen mugimendua zatitu duela, eta hori, berriz ere, gezurra da. Beti egon dira ikuspegi ezberdinak mugimendu horretan, eta ados ez daudenak publikoki adierazi dira. Edonola ere, ez dugu ahaztu behar pentsiodunen mugimenduak erabaki zuela greba hau egitea. Mugimendu horrek kohesionatuta jarraitzen du, eta, izatez, gero eta pentsiodun gehiago mobilizatzen dira.
2019ko uda baino lehen, pentsiodunen mugimenduak sindikatuekin harremanetan jarri zen, eta inork (CCOO barne) ez zion greba orokorrari uko egin. Izan ere, CNTk 24 orduko lanuztetik haratago joateko eta estatu osoan egiteko aukera planteatu zuen.
Espainiako gobernu berriari aukera bat emateaz ere hitz egiten da. Noiztik makurtu behar du mugimendu sindikalak gobernu batek esaten duenera? Gobernuak egin dezala egin behar duela uste duena, baina mugimendu sindikala ez da inoiz gobernu batek esaten duenaren menpe egon behar. Eta are gutxiago Confebaskekin eta Iñigo Urkullurekin argumentuetan bat etortzea.
Horregatik guztiagatik, urtarrilaren 30ean greba egiteko arrazoiak soberan daudela esan du CNTk.