CNTk M8 honetan, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean, borroka antifaxistaren aurrean indarrak batzeko deialdia egiten du. Feminismoa erakunde eta diskurtso publikoetan geroz eta indar gehiago duen errepresio, desberdintasun eta gorroto arma honekin akabatuko duen abangoardia izango da. Honen aurrean, anarkosindikalismoak dibertsitatea eta zeharkakotasuna klase feminismoaren motorra izatea aldarrikatzen du kapitalismoak, patriarkatuak eta faxismoak bultzatzen duten uniformetasunaren hesia apurtzeko.
Etxeko langileak, emakume migranteak, transak, arrazializatuak, pensionistak, langileak, kualifikatuak edo ez… emakume guztiak emakume guztion eskubideen alde borrokatzera deituak gara, bai eta gizarte hobe baten alde ere. Faxismoaren kontrako hesia da feminismoa. Beti existitu den zerbait, baina gaur inoiz baino gehiago gogoratu beharrekoa. Mugimendu ezberdinen lehentasunei buruz hitz egingo digute etengabe, desberdintzen gaituena gogoratuko digute, baina guztion etsaia nor den argi dago. Errepresaliatuak, prekarioak, eskubiderik gabe eta isolatuak nahi gaituena.
Hori dela eta, M8 honetan, aurrekoetan bezala, CNT kalera aterako da lanpostuetan ekitatea eskatzeko, emakume langileak bereziki kaltetzen dituzten lan erreformak indargabetzeko, sektore “feminizatuak» deituriko lanpostuetako esplotazioa eta eskubideen urraketa salatzeko, sektore horietan gertatzen diren –eta gehienetan emakumeei eragiten dietelako aitortuak ez diren– gaitzen lanbide-gaixotasunen aitorpena eskatzeko, etxeko lana gainontzeko lanpostuen maila berean sartzea aldarrikatzeko, trans pertsonek pairatzen duten langabezia tasa basatia salatzeko, Atzerritarren Legeak gure kide migranteengan eragiten duen babesgabetasuna salatzeko, bai eta lan eta gizarte arloetan pertsona arrazializatuek jasaten duten diskriminazioa eta estereotipazioa salatzeko, Ibex 35aren marka den feminismo kapitalistaren falazia ukatuz. Pentsio duinen aldeko apustu argia egiten dugu bai ekonomikoki lagundu duten emakumeentzat bai eta etxe barruan lan egin dutenentzat ere, ezkutuko ekonomian irautea beste aukerarik ez dutenen alde aurpegia ateraz.
Ekintzaren lehenengo lerroan jarraituko dugu gainontzeko mugimendu feministarekin eskuz esku borrokatuz zaintza lanak eta amatasuna emakumeentzat oztopo bat izan ez dadin. Gure ustez amatasun eta aitatasun baimenak luzatzea ez da nahikoa ekonomiaren ardatza bizitza eta ez merkatua izateko. Horregatik merkatua pertsonen bizitzetara egokitzea exijitzen dugu balioak dituen gizartea eraikitzeko. Benetakoak diren laguntza eraginkorrak nahi ditugu gure ardurapean dauden adin txikikoen, familia kideen edo pertsonen zaintzagatik. Zaintza jardueren erantzunkidetasun partekatua nahi dugu gure kideekin eta, halaber, gure agerikotasuna areagotzeko ordezkaritza postuetan emakumeon presentzia handiagotu nahi dugu erakunde sozial, aldarrikatzaile eta sindikatuetan. Gure sindikatutik hasita.
Indarkeria matxistarekin amaituko duen marea gainezkatuko duen tanta izan nahi dugu. Lanpostuetatik, etxean eta kalean, edozein motatako jazarpenen aurka edo herritarren erdia baino gehiago direnen giza eskubideak arriskuan jartzen dituzten mehatxuen aurka agertuko gara, CNT eskubide horien alde konprometitua dagoen erakunde anarkosindikalista, langile klasekoa, antimilitarista, antifaxista eta feminista den heinean.