Orain dela 80 urte, Frankoren erregimen hiltzailea puri-purian zegoenean, lehenengo greba orokorra antolatu zen Bizkaian. Errepresio ostean, hiru sindikatu historikoek euren indarrak batu zuten, UGT, ELA eta CNT. 1947ko Maiatzaren Lehenean greba orokorra deitu zuten, langileek 12 eguneko etenaldia burutu zuten. Egunero 20.000-25.000 beharginek lanuzteak egin zituzten. Errepresioa zen horren ordaina: atxiloketak, kolpean eta kartzela. Lehenengo egunean bakarrik, 14.000 langile euren lanpostuetatik kaleratuak izan ziren. Eskatzen zutena: gizarte justizia eta askatasuna; egoera jasanezina baitzen. Benetan azpimarragarria gizon eta emakume hauek egindakoa. Aldeak alde batera utziz, 2009-2013 epeak beste greba orokorren garaia ekarri zuen. Kapitalismoaren krisiaren aurrean, autodefentsa grebak antolatu ziren,…