• CNTk, beste sindikatuekin batera, presoen afera konpontzea eskatu du; horretarako datorren urtarrilatik aurrera dinamika bat hasiko dute.
  • "Arazo hau konpontzeko garaia da", esan du erakunde anarkosindikalistak, gainera "urtarrilaren 12ko mobilizazioan parte hartzeko deia" egin du.

Hurrengo lerroetan eragile guztiek adostutako komunikatua duzue.

Hemen gauden hamar sindikatuok elkartu gara eta preso dauden pertsonak txertatzeko auziari buruzko amankomuneko irakurketa egin nahi dugu.
Lehenago ETAren behin betiko eta erabateko armagabetzeari gure sostengua adierazteko elkartu ginen eta geroztik beste hiru aldiz modu ezberdinetan elkartu gara, gaixorik dauden presoen arazoa eta hurbiltzea zirela eta.
Beraz, ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, HIRU eta Etxalde sindikatuek euskal gizarteari, bere erakundeei eta eragile politiko eta sozial ezberdinei honakoa adierazi nahi diegu:

    1. Egungo egoeran, preso dauden pertsonen arazoa konpontzea bizikidetza demokratikoa eta adiskidetzea sustatzeko beharrezko ekarpena litzatekela uste dugu.
    2. Beraz, arazo honen konponbide orokorra lortzeko asmoz, honako urratsak beharrezkoak lirateke.
      • Gaitz larriak pairatzen dituzten presoen arazoa dela eta, iazko uztailaren 5ean egindako eskaerari berretsi egiten diogu: ”Sindikatuok agintariei estatuan indarrean dagoen legedia eta nazioarteko irizpide zorrotzenak aintzat har ditzaten eskatzen diegu, gaitz larriak edota sendaezinak pairatzen dituzten presoak hirugarren graduan sailkatzeko edo espetxetik ateratzeko, duintasun pertsonal eta gizatasun arrazoiak direla eta”.
      • Espainia eta Frantziako gobernuei preso guztiak Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) eta Nafarroako espetxeetara ekar ditzaten exijitzen diegu, espetxe zigorra presoaren sorlekutik urruti ez betetzeko eta senideekiko lotura errazteko.
      • Preso bakoitzaren baldintza eta egoera zehatzak benetan aztertuz, lehen gradutik bigarren gradurako bilakaera eskatzen dugu, espetxe legediak zehazten duen moduan.
    3. Hemen elkartu garen sindikatuok gure dinamika iraunkorraren berri eman nahi dugu.“Konponbide garaia da. Orain presoak” lelopean, aldarrikapen hauek hilabetero hirugarren ostiraletan 11:30etik 12:00etara, Bilboko Plaza Eliptikoko Espainiako Gobernuaren delegaritza aurrera eramango ditugu. Urtarrilaren 18an egingo dugu lehen mobilizazioa. Urtarrilaren 12an arratsaldeko 17:00etan Bilbon eta “Orain Presoak” gizarte ekimenak antolaturik burutuko den manifestazioan egongo garela jakinarazten dugu.
    4. Gizarteari, eta bereziki langileei, bakoitzak bere eremutik, auzi honen behin betiko konponbidea lortzeko lana egin dezan deia luzatzen diegu.

Bilbon, 2018ko abenduaren 20an

(Argazkia: LAB)

  • Bizkaiko Bulegoetako sektoreak otsailaren 1ean greba egingo du.
  • "Ez dugu lan baldintza okerragorik nahi; patronalaren lana, krisia aipatuz, okertzea izan baita", azpimarratu du CNTk.

CNTk "prekarietatearen aurkako ekimen honetan parte hartzera" deitzen du.
"Bilbotik Bartzelonara, 800 kilometro 80 egunetan egingo dira", erakunde anarkosindikalistak nabarmendu du.

  • Auzitegi Gorenak norberaren bizitza, familia eta lana uztartzeko neurriak direla eta ordaindutako baimenen hasiera argitu du, jaiegun eta asteko atsedenarekin aldi berean gertatzen direnean.
  • Baimena sortzen duen gertaeraren osteko lehen lanegunean hasi behar da. Zenbaketa ezin da asteburu edo jaiegunean hasi.

Eusko Lurra, PCE-EPK eta CNTko kideok maiatzak 8an elkarretaratu ginen Gipuzkoako Foru Aldundiaren atarian Areces-eko (Asturias) deshobiratze proiektuaren harira. Arecesen 1937an Asturiasen borrokatzera joaniko euskal gudari eta milizianoen gorpuzkinak leudeke.

  • Euskal Autonomi Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak kaleratzea baliogabetu du.
  • "Epai honek enpresak duen sindikaguen aurkako jarrera mugatu du", CNTk esan du.

Ocon Garraioak enpresak afiliatua kaleratu zuen, "azken honek beren kontratuaren iruzurrezko egoera salatu ostean", esan du erakunde anarkosindikalistak. Azken epai honek, Euskal Autonomi Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak igorritakoa, kaleratzearen baliogabetzea berretsi du, "Bilboko Lan-arloko epaitegiak lehenengo epaian esandakoa mantenduz", CNT ezagutzera eman du. Langileak, "beren kontratuan zeuden irregulartasunak zirela eta enpresa salatu zuen", honen berri emanez; hori zela eta, enpresak zigor d¡moduan langilea kaleratu zuen.

Lehenengo instantzian lagileak epaia irabazi zuen, berronartua izaten. Horren ostean "sail sindikala osatu zuen, borroka sindikala lan kolektibo bat delaren jakitun", azpimarratu du CNTk.

"Ocon Garraioak enpresako langileek beraien lan baldintzak ezagutzeko interesa izatekotan, sailarekin harremanetan jartzeko gomendioa eginten diegu", azpimarratu du sail sindikaleko delegatuak.

  • YPJk (Emakumezkoen Babeserako Unitateek) komunikatu bat argitaratu du Turkiar Estatuak Rojavari egindako mehatxuaren aurrean.
  • "Rojavako iraultza defendatzeko indartsuagoa den faxismoaren aurka gaude", azpimarratu dute Emakumezkoen Babeserako Unitateek, " "estatuaren sistemaren eta kapitalismoaren aurka jende asko baitago, bizitza libre baterako haziak mundu osoan zehar zabalduz".

CNT sindikatuak munduko mugimendu iraultzaile antikapitalista eta antiautoritarioen alde egiten du. Hori dela eta Rojava (Siriako iparraldean) mehatxatuta dagoen iraultzaren aurrean, YPJren komunikatua zabaltzen du:

Erdoganek eta AKP-MHPko faxistek dagoeneko erakutsi dute, Maxmur eta Şengal kanpamentuen bombardeketekin, Rojava/Siria iparraldea inbaditzeko asmoa dutela, Kurdistanen eta haratago faxismoa inposatzea dutela helburu.

Denbora luzez, turkiar estatuak lotura oso estu bat izan du Daesh/ISIS-ekin. Guretzat argi dago etsai beraren bi aurpegiak direla.

Turkiar estatuaren, Daesh eta mertzenarioen batasun faxista honek Siriako iparraldean eta Kurdistanen erantzun gogorra jasotzen ari dute. Afrinen inbasio bortitza abian jarri eta gero, NATOren kidea den Turkiak Siriako Iparralde askatua mehatxatu du, zeinean iraultza aurrera doa emakumeen abangoardiari esker.

Gure lankideak Daesh Deir ez-Zor hirian borrokatzen ari diren bitartean, Hajin hiria askatzen saiatuz, beste batzuek Afrin kantoian inbaditzaileei eraso egiten segitzen dute: iraultzaren aurkako mehatxuen aurrean gure erantzuna askatasun oihu bat da. Iraultza hau gurea bilakatu da, guk, internazionalistak garen heinean, Siria iparraldeko pertsonak genero-berdintasunean, ekologian eta oinarrizko demokrazia batean oinarritutako gizarte aske eta komunitario baten zutabeak sortzen ari direla ikasi, ikusi eta bizi izan dugulako.

Faxismoak, feudalismoak, patriarkatuak eta beste zapalkuntza modu guztiek hainbat tokitako, kultura eta tradizio ezberdineko emakume gisa elkartzen gaituzte. Hona etorri ginen prozesu iraultzaile bat eraikitzea esan nahi zuena ikusteko, beren eraikuntzan parte hartzeko eta behar diren baliabide guztiak erabiliz defendatzeko.

Ez da defentsa fisiko bat bakarrik, defentsa ideologiko bat da ere. Hau emakumeen iraultza bat da! Zapalkuntzaren aurkako frontea leku guztietan dago.

Edozein erakundek edo estatuk Turkiarekin duen harreman ekonomiko eta politikoa ere gerra baten erantzule dira. Adibide bat tankeena da: Alemaniar Estatuak Turkiari saltzen dizkio, faxista hauekin "diplomazia ona" mantenduz. Honek guztiak Turkiar Estatuaren kolonizazioa eta sarraskiak lagundu du.

Internazionalista gisa, Turkiako estatuaren aurka armak hartzen ari gara ere, gerra honetan beste estatuen kolaborazioa dela eta. Horregatik, Rojavako iraultza defendatzeko indartsuagoa den faxismoaren aurka egingo dugu. Kurduekin, arabiarrekin, asiriar-siriakoekin, turkomanoekin eta patriarkatuaren, estatuaren sistemaren eta kapitalismoaren aurka dagoen jendearekin borrokaren lubaki beran gaude. Bizitza libre baten haziak mundu osoan zehar zabaltzen ari dira.

Erresistentzia alde guztietan erresistentzia garatuko dugu. Behar duguna da pertsona guztiak, kideak, erantzuleak sentitzea, ez gerra itxaroteko bakarrik, baizik eta orain geldiarazteko. Faxismoaren aurka borrokatzeko unea da! Gure lekuak anitzak dira, gudu honetan gure metodoak diren bezala. Isiltasunak konplizitatea esan nahi du, gure etsaiak helburu gisa adieraziko ditugu. Egoera ikusgarri egingo dugu, gure burua antolatu eta iraultza honen oinarri diren idei ederrak partekatu eta zabalduko ditugu.

Borrokalari internazionalista gisa, uste dugu etsaien erasoei eskuz esku aurre egiten diegunean emakume aske bihurtzen garela. Bukaerara arte askatasunaren alde borrokatu duten lagun guztiak oroituz, horien artean milaka emakume dauden, mehatxu horiei aurre egiteko gure erantzuna erresistentzia mugagabea da! Beraien adore eta bizitzaren aldeko maitasuna adibide bat da, bere urratsak jarraitzen ditugun bitartean.

Arrakasta izango dugu!
Gora askatasunaren aldeko borroka herrikoia!
Gora Rojava eta Siriako iparraldearen erresistentzia!

  • Bi enpresa hauen artean ematen diren azpijokoak salatu ditu CNT sindikatuak.
  • “Gure galderen aurrean afiliatu bat kaleratu dute, eta lanpostura berronartu arte ekintzak ez ditugu geldituko”, salatu du sindikatuaren bozeramaileak.

Gabonak baino lehenago elkarretaratze dinamika bat hasi du CNT sindikatuak Nafarroan, beren afiliatua den Pape kaleratu dutelako. “Kontzentrazio hauek eragina dute, enpresa negoziatzeko jarrera adierazi du”, esan du sindikatuko bozeramaileak; hala ere, langilea beren lanpostura berriro bueltatzea da negoziatzeko gutxieneko bat.

“Aniser eta Eurofirms enpresak legedia urratzen dute, Euroestampaciones metalgintza sektoreko enpresak duen erantzukizuna saihesteko asmoz”, salatu du sindikatuak. Erakunde anarkosindikalistaren hitzetan, “langileen eskubideak urratzeko azpikontratazioa erabiltzen dute”. Enpresen langileek euren elkartasuna adierazi diote kaleratutako langileari. “Afiliatuak eskatzen duena erabat legezkoa dela” diote lankideek. Hurrengo egunetan, elkarretaratze gehiago egingo dira, gabonak bukatzerakoan.

  • EDE Taldean dauden erakunde sindikalek enpresak "jarrera antisindikal larri bat" izan duela salatzen dute.
  • "Ezin gara isilik geratu, ezin dugu onartu zigortzen eta kaleratzen jarraitzea, ikuspegi kolektibo batetik guztion eskubideak eta euren burua defendatzen duten kideen borondatea makurraraztea", esan du sail sindikalak.
ESK, ELA, LAB eta CNT sindikatuek EDE Taldearen beste jarrera antisindikal bat salatu dute, Bizkaiko Hirugarren Sektoreko enpresa handienen artean aurkitzen dena. hementxe komunikatua duzue.

"Pasa den uztailean, EDE Taldeak gure kide baten kontrako, Minerva Leonen aurkako, zigortze prozesu bat martxan jarri zuen. Bere «delitu» bakarra Lan Ikuskaritzaren eta Bizkaiko Gizarte Segurantzaren aurrean, Enpresa Batzordeko kide ohi gisa, deklaratzera joatea izan zen.

Dakizuen bezala, ikuskatze prozesu honen ostean, zeinetan Minervak EDE Taldeko delegatu gisa izandako bizipenen berri eman eta dokumentuak aurkeztu zituen, txosten suntsitzailea eratu zuen ikuskariak; bertan, EDE Taldea osatzen duten lau erakundeentzat (EDE Fundazioa, Suspergintza Elkartea, ST3 Elkartea eta Suspertu SM) izun handiak proposatu zituen arau hauste larri edo oso larriengatik.

EDE Taldeko Lan Arloko arduradunak eta EDE Fundazioko Koordinatzaileak martxan jarritako zigor espedientea, bertan argudiatzen zen langileak kontratuzko fede ona urratu zuela Lan Ikuskaritzan lekukotasuna emanda, hilabeteko lan eta soldata gabeko izunarekin ebatzi zen; irailean bete zuen zigorra gure kideak. Batzuk, behar bada, kontuan izanda enpresak kaleratzearekin zigortzeko aukera eskutan izan zuela, hainbesterako ez dela izan pentsatuko duzue.

Minervaren kasuan, berak baino lehen EDE Taldearen arbitrariotasuna eta zigorrak jasan dituzten beste kideenetan bezala, ez dago soilik berez larria den zerbait jokoan, kaleratze edo hilabeteko soldata galera, zerbait are larriagoa baizik, langile bezala sindikalgintzarako duen eskubidea, entitate honetan lan sindikala egitea eta bere eskubideak defendatzeko behar duen tokira joateko eskumena (Lan ikuskaritza edo epaitegia).

Minervak, Justizia Auzitegi Nagusiak kaleratze bidegabearen errekurtsoa ebatzi zain dauden ST3ko langileek eta aurretik zigortuak edo kaleratuak izan diren beste askok, badakite ongi zeintzuk diren EDE Taldearen bidetik irtetearen ondorioak.

Ezin gara isilik geratu, ezin dugu onartu zigortzen eta kaleratzen jarraitzea, ikuspegi kolektibo batetik guztion eskubideak eta euren burua defendatzen duten kideen borondatea makurraraztea. Horregatik, datorren abenduaren 13an, Minervak epaitegietan lan sindikalerako eskubidea eta askatasuna defendatuko ditu, eta EDE Taldeari eskatuko dio ezarri zioten zigorra, hilabete lan eta soldatarik gabe, kentzea. Bera laguntzera eta zuen babesa ongien iruditzen zaizuen bezala adieraztera animatzen zaituztegu."

"Emakume langileak diskriminazio bikoitza jasatzen dute: langile izateagatik eta emakume izateagatik ere".
"Langileon borroka, askatzailea izateko, feminista izan behar da", esan du CNTk.