24/04/14

Zu ta ni gorotz bera gara

Egilea Genís Ferrero

2023ko uztailean El Salton argitaratutako iritzi artikulua, euskaratuta. EAEko hauteskundeak direla eta, berreskuratzen dugu Genís Ferrero CNTko kidearen artikulua.

"Zu eta ni gorotz bera gara", hauxe da CNTko sindikalista batek supermerkatuko kargugose zen lankide bati esandakoa.

Ezkerreko aktibismoak egun hauetan eskaintzen duen ikuskizun lotsagarri jasanezina bihurtzen ari zait. Sentitzen dut, ezin dut hainbeste hipokresiarekin. Bai, egia da, ez nuen inoiz karrera unibertsitariorik egin, eta Lanbide Heziketa egin nuen. Ez nuen inoiz karrera profesionalik egin eta ez nintzen masterretara eta komunikazio ikastaroetara joan.

Nire prestakuntza politikoa batzar anarkistetan, gizarte-mugimenduetan eta, batez ere, sindikatuan izan zen. Han, oinak lurrean jarri zizkidaten, eta bizitza erreala nolakoa zen ikasten hasi nintzen. Kideen artean komunikatzen ikasi genuen, lankideekin politikoki gauza asko partekatzen ez zenituen jendearekin, edo ezer ez, itxuraz, zeren eta, batzuetan, mundu alternatibotik aintzat hartzen ez zen jende hori, zentzu komuneko jendea baitzen. Lanpostuan benetako borroka bat antolatzen zela ikusten zutenean, pausu bat aurrera egiten zuten, eta pausu hori ematen ez bazuten, haiek ez zizuten atzetik kritikatzen politikoki zuzenak ziren mila aitzakia erabiliz.

Zergatik esaten dut hori guztia? Orain dela egun batzuk, ezkerreko era guztietako “aktibisten” biraketa gero eta histerikoagoa ikusten ari naiz, eta abstenzionistek botoa emateko arrazoi lotsagarri guztiak erabiliz. Harrigarriena da beren esloganek zerbait ere lor dezaketela uste dutenak ere egongo direla.

Lagunak, abstenitzen diren gehienak, agian, ez dute euren abstentzioa programa iraultzaile bati lotuko. Hori da gutxienekoa, eta dena da, jendea ia erabat arbuiatzen ari dela gure demokrazia parlamentarioa, batez ere, modu sinplean adieraziz, botoa emanez ala ez ez dutelako euren bizitzetan funtsezko aldaketarik sumatzen.

Paradoxikoa da jende gehienak ez gaituela Twitterren irakurtzen, ezta beste komunikabide batzuetan ere. Eta horrek beste behin erakusten du ezker alternatiboak eta, oro har, gizarte mugimenduak proletarioetatik zein urrun daudela. Eta ez, ez dugu egoera hori aldatuko hauteskunde hauetan.

Duela gutxi, Argentinako argitaletxe txiki batek Jean-Yves Bériou frantsesaren Teoría revolucionaria y ciclos históricos izeneko testu interesgarria itzuli du gaztelaniara. Testua, jatorriz, Ferdinand Domela Nieuwenhuisen El socialismo en peligro liburuaren epilogo gisa argitaratu zen, Herbehereetako lehen parlamentari sozialista izan zena. Honek, bere esperientzia parlamentarioa izan eta urte gutxira, taktika iraultzaile gisa parlamentarismoaren aurkaririk sendoenetako bat bilakatu zen, bere garaiko Herbereetako mugimenduko anarkista nabarmena izatera pasatuz.

Hala ere, Teoría revolucionaria y ciclos históricos liburuan adierazten denez, une historikoek ideologia iraultzaileak baldintzatu dituzte, eta, zehazkiago, parte hartzen zuten metaketa kapitalistaren zikloaren ekoizpen-faseak. Baina, era berean, ohartarazten du, nolabaiteko eztabaidarik gabe, ziklo historiko kontrairaultzaileetan,aro historikoak iraultzaren alde borrokatzen duten erakundeak mugatu egiten dituela.

Testu hau ekarri dut hizpidera, udal hauteskundeekin hasi zen azken hauteskunde-ziklo honekin gertatzen ari denaren zergatia azaltzeko balio duela uste baitut. Azken aldian egin den politika guztia, Beriouren testuaren arabera, kontrairaultzailea izango litzateke, gure garaiak ezinbestean baldintzatuko lukeena.

Izan ere, errealitate bat egiaztatu behar dugu: langile klasea pixkanaka-pixkanaka ezkerreko alderdien babesa alde batera uzten ari da. Eta ez dakit ziklo historikoengatik izango den ala ez, neurri batean izango baita, baina bada zerbait zehatzagoa: ezkerrak duela hamarkada batzuk utzi zuen lanaren mundua.

Alderdi horien proposamen erreformistak ez dira gai azken bi hamarkadetako goranzko prekarietateari konponbiderik emateko, eta ez dute hitz egiten klasearekin konektatzen duen hizkuntza batean: edo umetu egiten dute, eta lelotzat hartzen gaituzte, edo beste ezer baino gehiago aspertzen gaituzten termino akademikoetan hitz egiten digute, era errazago batean azal daitezkeen gauzak azaltzeko. Askoz ere eraginkorragoa da testu honen sarreran sindikalistak nola adierazten duena; gainera, gure klasean ere ditugun beroaldi insolidario eta kargugoseei emateko eskarmentu ona da.

Errealitatea da metaketa kapitalistaren egungo faseak are muga gehiago ezartzen dizkigula gure bizi-baldintzak legebiltzarraren bidez hobetzeko. Horregatik, gogoratu behar da arazoa ez dela abstentzioa deitzea edo abstentzioaren errua nori egotzi, baizik eta egitura sozial, ekonomiko eta politikoen benetako aldaketaren eta eraldaketaren aldeko apustu argia egiten duten erakundeek antiparlamentarismoa printzipio politiko gisa baino ezin dutela hartu.

Parlamentua gizarte burgesaren ordezkaritza politikoa da, ez dezagun ahaztu, eta historiak frogatu du ez dela Estatuaren eta bere parlamentuen kontrolaren bidez izango egoerari buelta emateko modua. Kontua ez da bozkatzea edo ez bozkatzea, gizarte burgesari lotutako eskubide indibiduala baita, baizik eta ekintza kolektiboa masena izan daitekeela berriro, eta batez ere parlamentarismotik at eta burgesiarekiko independentea izan daitekeela.

Burgesarentzat, gogoratu, zu eta biok gorotz bera gara.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena