• Ostiral honetan, hilak 2, "The Antifascist" dokumentala emango dute Barakaldoko CNTren egoitzan.
  • Dokumentala ostean, eztabaida bat izango da, "Reflexiones desde el Antifascismo" tituluarekin. Sare Antifaxista, CNT eta Ezkerraldea Anarkistako kideek parte hartuko dute.

Suhiltzaileek lege proiektu berriaren aurka manifestazioa egin dute Bilbon.

"Arrazoi ekonomikoak direla eta ezin dugu zerbitzuaren kalitatea murriztu", adierazi du CNTk.

  • ST3-ko langileek EDE taldeak dituen beste enpresa batzuetan kokatzea eskatu zuten, horretarako eskubidea dutelako; horrez gain beste konponbide batzuk proposatu zituzten.
  • Enpresaren eskaintza beti berdina izan zen: langileak kaleratzea galerak daudenean legeak markatzen duena baino apur bat gehiago eskainiz.

  • EDE taldeko lagileei "egintzez eta jarrerez, pertsonengan benetan giltzatzen den eta gizartearen eraldaketa bilatzen duen proiektua, eta horren baitan joka dezatela" eskatu zaie.
  • Langileek "otsailaren 7an, asteazkenez, 11:00etatik 11:30ak arte, deitu dugun elkarretaratzean, horren oinarrizkoak eta beharrezkoak diren lanpostuak aldarrikatzeko" deia egin dute.

  • Urriaren 9an, Hanburgoko G20an errepresaliatuen abokatu bat eta atxilotutako Bilboko manifestaria izango dira Gasteizeko CNTren lokalean.
  • "Boteretsuak Biarritzen bilduko dira laster, erantzun indartsua eman beharko dugu", esan dute antolatzaileek.

Datorren urtean gobernu boteretsuenak G7ko gailurrean Biarritzen bilduko dira. Gobernu horiek dira kapitalismo basatia egunero aurrera eramaten ari direnak, langile, etorkin zein emakumeen aurkako "neurriak adosten eta gauzatzen: murrizketak, zor ordainduezinak, merkatu librearen aldeko politikak..." esan du erakunde anarkosindikalistak. "Beste behin ere, langileok kaleak hartuko ditugu eta tinko erantzungo diogu bizitzaren aurkako munstro honi".

Motorrak berotzeko, aukera paregabea datorren Urriaren 9an Gasteizen izango dugu, Europako makinaria errepresiboak nola funtzionatzen duen sakontzeko. Horretarako gonbidatu ezinhobeak izango dira: Andreas Beuth (Rote Flora), iaz Hanburgon G20ko gailurrean errepresaliatuen abokatu alemaniarra, eta G20aren baitan atxilotutako manifestari bilbotarra.

Solasaldia, Askapena talde internazionalistaren laguntzaren esker, Urriaren 9an 19:00etan CNT sindikatuaren egoitzan burutuko da, Gasteizko Hedagile kaleko 65 zenbakian.

Kaleratzea merketzen du, zabor-kontratu mota gehiago sortzen ditu, enpresek hitzarmen kolektiboak alboratu ditzaten erraztasun gehiago ematen ditu, kaleratze kolektiboak eta EREak gauzatzeko baldintzak malgutzen ditu, gaixo diren langileek baja har ez dezaten presio neurri gehiago ezartzen ditu, enpresarientzako hobariak haunditzen ditu eta arlo publikoan diharduten langileen kaleratzea errazteko arau berriak bultzatzen ditu.

  • CNTk, beste sindikatuekin batera, presoen afera konpontzea eskatu du; horretarako datorren urtarrilatik aurrera dinamika bat hasiko dute.
  • "Arazo hau konpontzeko garaia da", esan du erakunde anarkosindikalistak, gainera "urtarrilaren 12ko mobilizazioan parte hartzeko deia" egin du.

Hurrengo lerroetan eragile guztiek adostutako komunikatua duzue.

Hemen gauden hamar sindikatuok elkartu gara eta preso dauden pertsonak txertatzeko auziari buruzko amankomuneko irakurketa egin nahi dugu.
Lehenago ETAren behin betiko eta erabateko armagabetzeari gure sostengua adierazteko elkartu ginen eta geroztik beste hiru aldiz modu ezberdinetan elkartu gara, gaixorik dauden presoen arazoa eta hurbiltzea zirela eta.
Beraz, ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, HIRU eta Etxalde sindikatuek euskal gizarteari, bere erakundeei eta eragile politiko eta sozial ezberdinei honakoa adierazi nahi diegu:

    1. Egungo egoeran, preso dauden pertsonen arazoa konpontzea bizikidetza demokratikoa eta adiskidetzea sustatzeko beharrezko ekarpena litzatekela uste dugu.
    2. Beraz, arazo honen konponbide orokorra lortzeko asmoz, honako urratsak beharrezkoak lirateke.
      • Gaitz larriak pairatzen dituzten presoen arazoa dela eta, iazko uztailaren 5ean egindako eskaerari berretsi egiten diogu: ”Sindikatuok agintariei estatuan indarrean dagoen legedia eta nazioarteko irizpide zorrotzenak aintzat har ditzaten eskatzen diegu, gaitz larriak edota sendaezinak pairatzen dituzten presoak hirugarren graduan sailkatzeko edo espetxetik ateratzeko, duintasun pertsonal eta gizatasun arrazoiak direla eta”.
      • Espainia eta Frantziako gobernuei preso guztiak Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) eta Nafarroako espetxeetara ekar ditzaten exijitzen diegu, espetxe zigorra presoaren sorlekutik urruti ez betetzeko eta senideekiko lotura errazteko.
      • Preso bakoitzaren baldintza eta egoera zehatzak benetan aztertuz, lehen gradutik bigarren gradurako bilakaera eskatzen dugu, espetxe legediak zehazten duen moduan.
    3. Hemen elkartu garen sindikatuok gure dinamika iraunkorraren berri eman nahi dugu.“Konponbide garaia da. Orain presoak” lelopean, aldarrikapen hauek hilabetero hirugarren ostiraletan 11:30etik 12:00etara, Bilboko Plaza Eliptikoko Espainiako Gobernuaren delegaritza aurrera eramango ditugu. Urtarrilaren 18an egingo dugu lehen mobilizazioa. Urtarrilaren 12an arratsaldeko 17:00etan Bilbon eta “Orain Presoak” gizarte ekimenak antolaturik burutuko den manifestazioan egongo garela jakinarazten dugu.
    4. Gizarteari, eta bereziki langileei, bakoitzak bere eremutik, auzi honen behin betiko konponbidea lortzeko lana egin dezan deia luzatzen diegu.

Bilbon, 2018ko abenduaren 20an

(Argazkia: LAB)

  • Bizkaiko Bulegoetako sektoreak otsailaren 1ean greba egingo du.
  • "Ez dugu lan baldintza okerragorik nahi; patronalaren lana, krisia aipatuz, okertzea izan baita", azpimarratu du CNTk.

CNTk "prekarietatearen aurkako ekimen honetan parte hartzera" deitzen du.
"Bilbotik Bartzelonara, 800 kilometro 80 egunetan egingo dira", erakunde anarkosindikalistak nabarmendu du.

  • Auzitegi Gorenak norberaren bizitza, familia eta lana uztartzeko neurriak direla eta ordaindutako baimenen hasiera argitu du, jaiegun eta asteko atsedenarekin aldi berean gertatzen direnean.
  • Baimena sortzen duen gertaeraren osteko lehen lanegunean hasi behar da. Zenbaketa ezin da asteburu edo jaiegunean hasi.