Negoziazio kolektibo sektorialaren egoerari irtenbide bat bilatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko patronal handienak, Confebask, lurraldeko lau sindikatu handiei eskua luzatu die. CC.OO eta UGT sindikatuei ondo iruditu zaie proposamena, oinarri on bat dela diote. ELA, aldiz, kritikoa agertu da, proposamenak ez baitu lege baliozkotasunik. LAB euskal esparruari buruz hitz egin du. Dirudienez, akordioa lortzeko, bake-soziala ez da beharrezko baldintza izango, orain arte patronalak exijitu duen bezala. Gainera, EAEko lan hitzarmenak Estatu mailakoen aurrean lehenetsi nahi dute. Urtarrilean berriro batuko dira, ikusteke dago topaketa hauetatik akordiorik lortzen den ala ez.