Lau hamarkada neoliberalen ostean, eztabaida politikoaren erdian kokatu da, berriz ere, soldataren inguruko gatazka, langileen diru-sarreren beherakadari aurre egiteko mobilizazioen ondorioz. Kapitalaren epe laburrerako pilaketa mantentzeko helburuarekin, debaluazio politikak egin dira Europan, lan-balioaren eta bizi-baldintzen degradazioa ekarri dutelarik. Ugariak izan dira bide oker honen aurka agertu diren herri mugimenduak, borroka sindikalak eta noizean behineko altxamendu sozialak ere. “Ez gara merkantzia politiko eta bankeroen eskuetan”, oihukatu zuten ehunka plazetan, 2011ko maiatzaren 15ean antolatutako manifestazio eta kanpaldietan. 2018ko abenduaren 21ean, Santo Tomas egunean, gutxieneko soldata 900 eurora igoko duen Dekretoa onartuko du Espainiako Gobernuak, bere konpromisoari eutsiz. Frankismoaren garaietatik lortu den igoerarik…