Gasteizen eta Bilbon igande honetan egindako manifestazio arrakastatsuen ostean, CNT sindikatuak datorren larunbatean Donostian eta Iruñean izango diren mobilizazioetan parte hartzera deitzen du eta “greba orokor berri baten aldeko pausoak ematera animatzen du”.
Kapitala eta gobernuaren erruz sektore publikoak jasatzen ari dituen erasoak handituz doaz. Hauen aurrean ez dago gogoz defendatzea besterik; zer gertatuko bestela? Sektore publiko osoa prekarizatu, geratzen zaizkigun eskubide sozial murritzak kendu eta gure burua sektore pribatuari eskeintzea! Hoiek besterik ez baitira eraso ankerren helburuak...
Lan hitzarmenaren negoziazioa dela eta, lau sindikatuek hurrengo komunikatu bateratua atera dute, azken egunotan zenbait sindikatuk eguteko amankomunetik atera baitira. Hemen komunikatua irakurtzeko aukera duzue.
Elkarrekin borrokan jarraituko dugu!
"Bizkaiko Bulego eta despatxuetako hitzarmena negoziatzen ari garen LAB, ESK, CGT eta CNT sindikatuok gure kezka adierazi nahi dugu sindikatuen arteko batasuna apurtu delako, hura barik nekez lortuko dugulako geure helburua: hitzarmen duina.
ELA, CCOO eta UGT sindikatuak egutegi amankomunetik bereizi dira, marra gorriak marraztuz eragozten ari dira batuak iraun dezagula lanean. Sindikalgintza bateratua baztertu dute hortaz.
Arduragabekeria deritzagu norberaren interesak guztion interesei lehenesteari, are gehiago hitzarmena trabatua dagoenean eta negoziatzeko datarik ez duenean.
Gure ustez, garai egokia da elkarrekin egin dezagun lan eta patronala presiona dezagun hark ezarri duen xantaia desager dadin behingoan.
LAB, ESK, CGT eta CNT sindikatuok agintzen dizuegu elkarrekin borrokatuko garela. Laguntzeko gertu gaituzue gainerako sindikatuek hausnar dezaten, eta bat
egin dezaten guztion borrokarekin, bat egin dezaten sektoreko behargin guztiok eskatzen ari garen sindikatuko batasunarekin.
Denon artean lortuko dugu!"
LAB, ESK, CGT eta CNT sindikatua
Aste honetan Iñaki Azkuna Bilboko alkateak enpresari eta politikari talde baten aurrean eginiko adierazpenak higuingarri eta xenofobotzat jo ditu CNTk, bere ezaugarriak dituen pertsonai baten berezkoak. Komertzio txikiaren krisia asiar pertsonek irekiriko dendekin elkarlotu zuen politikari bilbotarrak eta bertako dendariei igande eta jaiegunetan ireki nahi ez izatea aurpegiratu zien. “Laburbilduz, beste azkunakeria berri bat” azaldu du erakunde anarkosindikalistak.