Berritasunak

CNT, ostiral honetan, Telepizzak Barakaldon duen lokalaren aurrean bildu da Sevillako sukurtsalean izandako kaleratzeak salatzeko. Hiri honetan, sindikatu honetako hiru afiliatu “haien eskubideak defenditzeagatik eta beraiena dena eskatzeagatik kaleratu dituzte”, erakunde anarkosindikalistak, kontzentrazioan, nabarmendu du.
13/03/12

Martxoak 16 kalera!

Egilea
Larunbat honetan, martxoak 16, sindikatu eta eragile sozialek kalera aterako gara lan eta eskubide sozial duinak exigituz, eredu sozial eta ekonomiko berriaren alde eginez. Hitzordua Bilbon izango da, Jesusen Bihotzan, arratsaldeko 17:30tan.
Asteazken honetan, CNTk Argentinako epaitegi batean eginiko salaketaren berri emango du. Herrialde horretan, genozidio frankistaren aurkako kereila bat abian da. Ekitaldia arratsaldeko 19:00tan izango da Madrileko Ateneoan eta bizirautea lortu zuten militanteen testigantzak jasoko dira bertan.
CNTko militanteak, larunbat honetan, 9, Iruñean dagoen Telepizza enpresaren sukurtsalaren aurrean bildu dira Sevillan egondako kaleratuekin beraien elkartasuna erakusteko. Langileak kaleratu zituzten “soilik haien lan-eskubideak eskatzeagatik”. Kontzentrazioan, erakunde anarkosindikalistak jendeen artean panfletoak banatu ditu, enpresa honetan egiten diren langileen aurkako jarrerak azalduz.
CNT sindikatuak, Iruñean egin den Nazioarteko Emakumeen egunaren aldeko manifestazioan, parte hartu du, klase eta genero borroka aldarrikatuz. Zentzu horretan, erakunde honetako partaideek pankarta bat eraman dute “Esplotazioak dirau. Emakumeak zutik” leloarekin. .
“Langileen iritzia aintzat hartu gabe eta asanbladarik deitu gabe”, enpresariek eta sindikatuek bigarren hitzarmena sinatu dute Mediapost-en. CNTk enpresan duen sekzio sindikalak baieztatu duenez, 750 pertsonei eragiten dien akordioa “isilpean eta langileei ezer jakinarazi gabe lortu da”, Bizkaian behintzat.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Anarkosindikalismoa, ekintza zuzena eta langileon arteko elkartasuna sustatzen dituen sindikatua.

CNT Bilbaok kudeatutako web orria

RS K2 Feed

You don't have any item to show