13/04/14

CNTk Chocolates Lacasa enpresako langile baten kaleratzea salatzen du

Chocolates Lacasak, bere lanpostua uzteko presioa egin ostean, enpresa honen produktuak dendetan eta supermerkatuetan banatzen eta birjartzen ibiltzen zen langile bat kaleratu du. “Enpresak diziplinazko kaleratzearen eredua erabili du, baina benetan lortu nahi duena langileen murrizketa da eta gainera, dohainik”, salatu du CNT sindikatuak.

Erakunde anarkosindikalistak Chocolates Lacasak langilea egoera prekarioan lan egitera behartzen zuela esan du, “bere lana modu eraginkor batean egiteko beharrezkoak ziren osagaiak –besteak beste, abisuen zerrendak edo egin behar ziren ibilbideak- behin eta berriz ukatzen zizkioten”. ”Gure lagunak ipini dizkioten oztopoak gainditu dituen bezala, azkenean, enpresak kaleratzea erabaki zuen”, salatu du.  

Halaber, CNTk “patronala harrotuta dagoela” jakinarazi du, hori dela eta elkartasunaren aldeko deia egin du “kaleratze hau dohainik ez ateratzeko”.

Agenda

Ez dago ekitaldirik