Berritasunak

CNT sindikatuak salatu egin du Dominion enpresak bota dituela bere langile guztiak (20, guztira); Dominion Telefónicaren azpikontrata bat da, eta komunikazio-arloko mantentze-lanak egiten ditu Eusko Jaurlaritzaren zenbait erakundetan. Zentral anarkosindikalistak dioenez, “Kontuan hartzekoa da lan-karga ez dela gutxitu lantokian; aitzitik, gero eta handiagoa da, egitasmo berriak badaude-eta”.

CNT sindikatuak Euskal Herrian egingo diren martxetan parte hartzeko deia zabaldu du, “larrialdi egoera sozialean aurkitzen baikara, erantzun kolektiboa behar duena”.
Euskal Herrian, Mercadonaren lehorreratzearekin batera, CNT sindikatuak kanpaina informatibo bat hasi berri du bertako langileak supermerkatu kate honen benetako aurpegia ezagutu dezaten. “Bere itxurazko aurpegi onaz gain, konpainia honek langileak lan baldintza iraingarrietan mantentzen ditu”, azpimarratu du zentral anarkosindikalistak, enpresa honekin gatazko gogorra mantentzen duenak.
CNT Sindikatuak -beste eragile sozial eta sindikalekin batera- Barakaldon izan den langabezia, murrizketa eta kaleraketen kontrako eta babes sozialaren alde Barakaldon egindako elkarretaratzean parte hartu du. Amaia Egañaren -bere etxetik kaleratua izan aurretik leihotik salto egin zuen- suizidiotik bigarren urteurrena bete den honetan. “Gaur egun, milaka eta milaka pertsona miseria eta etsipenean bizi direla ikusten dugu, guzti honen errudunak, duela bi urte bezala, zigorgabe jarraitzen duten bitartean”, azpimarratu du zentral anarkosindikalistak. Testuinguru honetan, CNTk “kapitalismoa bezain sistema hiltzaile batek sortzen dituen injustizia sozialekin bukatzeko bide bakarra borroka dela” azpimarratu du.
CNT sindikatuak Felix Padin, hilak 7an zendutako militante historikoa, omendu du. Ekitaldia Artxandako “La Huella” monumentuaren ondoan izan da, frankismoaren kontra borrokatu zuten guztien oroimenez eraikitako gunean. “Félix haietako bat izan zen eta ez dugu inoiz ahaztuko”, azpimarratu du sindikatuak.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Anarkosindikalismoa, ekintza zuzena eta langileon arteko elkartasuna sustatzen dituen sindikatua.

CNT Bilbaok kudeatutako web orria

RS K2 Feed

You don't have any item to show