“CNT eta anarkosindikalismoari buruz hitz egiten dugunean, iragana eta oraina batera doaz”, azpimarratu du sindikatu honek. “Iraganean kokatzen dugunean –nabarmendu du- ‘greba iraultzaile’ edo ‘klandestinitate’ bezalako hitzak datozkigu burura, orainaz hitz egiten dugunean, aldiz, ‘sekzio sindikal’ edo ‘antikapitalismo’ bezalakoak etortzen zaizkigu”. “Gaur, atzo bezala, CNTren helburua berdina da: historian zehar etengabekoa izan den gizakiaren esplotazioaren amaiera”, adierazi du.
Horregatik, zentral anarkosindikalistaren ustetan “gaur egun lan munduan idei anarkisten zabalkuntza -autogestioa, ekintza zuzena eta elkartasuna- funtsezkoa izaten jarraitzen du, esplotazioa langileriaren egunerokotasunean dagoelako”
Testuinguru honetan, CNTk, ostiral honetan Barakaldoko gaztetxean izango den hitzaldira azaltzeko deialdia luzatu du. Enrique Hoz, erakunde honek Euskal herrian duen iragana, oraingo egoera eta gaur egungo lan-gatazken inguruan arituko da. “Hitzaldi honetan, CNTren oinarriek inoiz baino indar gehiago dutela konprobatuko dugu”, gehitu du sindikatu honek.