03/11/2017

Okupazioa, erresistentzia, ekoiztea: hiru enpresa berreskuratuen dokumentala (1)

Escrito por Endika A. Amundarain

Dario Azzellini eta Oliver Resslerrek Workerscontrol.net web orrialdean ("langileen kontrola") orain dela denbora bat Europan berreskuratutako hiru enpresen dokumental laburra argitaratu zuten.

Lehenengoa Italiako RimaFlow (Milano) enpresari buruz da. Maflow lantegia Trezzano sul Naviglio, hiriaren periferian kokatuta dago. 2009an enpresa itxi zuen, sektorearen krisia zela eta: automobilgintza gogor jo zuen, eta Maflowek autoentzako aire girotua ekoizten zuen. Hala ere, itxiera hau azpijoko bat izan zen, bezero eta salmentak nahikoak zirelako. Hori dela eta, langileek lantegia zabalik mantentzeko borrokatu zuten, okupazio bat hasiz. Hori dela eta beste inbertsore talde batek enpresa erosi zuen; hala ere 2012an Milaneko lantegia itxi zuten, makineria beste lekuetara eramaten.

2013ko otsailean, Mafloweko enplegatu ohiak, langile prekarioak eta itxitako beste enpresetako zenbait langileekin batera proiektu berri bat hasi zuten. Ordenagailu eta etxetresna elektrikoak birziklatzen hasi ziren, kafetegi bat zabaldu zuten, auzokideentzako ekitaldi kulturalak antolatzen hasi ziren, beste ekintzen artean. Haien helburua da fabrika ohi hau birziklatze lantegi industriala izatea. Langileek esan dutenez, helburu hau nagusi eta ugazaba barik lortu nahi dute, langileek autogestioaren bitartez enpresa efizienteki kudeatu dezaketelako. Hala ere, bide zaila dela onartzen dute, langileen esanetan ikasteko asko baitute.

Aldi berean, langile hauek beste borrokekin harremanak landu nahi dituzte, euren adibidea errepikatzeko euren esperientzia eskainiz. Irabazteko aukera dago, baldin eta ekonomiaren helburua pertsonak eta euren ongizatea den.

Dokumentala esteka honetan (https://www.youtube.com/watch?v=UyhVdoK1g10) ikus daiteke, automatikoki sortutako azpitituluak aktibatuz.

Agenda

Sin eventos

Últimas novedades

Lo más leído