20/07/2017

Ikuskizunak

Escrito por E. Amundarain

Uda heldu da; batzuentzako opor aldia, beste askorentzako, lan asko egiteko garaia. Hegazkinaren barruan zaude, irteteko zain. Resort batean egindako low-cost oporrak amaitu dira, zoritxarrez. Leihotik handling operario bat ikusten duzu, ekipaia hegazkinetik aireportuan dagoen maleta-batze lekura eramateko asmoz. Gurdian ez da ekipai guztia sartzen. Presaka egin behar du, enpresak finkatu duen lan erritmoa oso gogorra baita. Kurba bat hartu eta zenbait maleta erortzen dira. Haserretuta, langilea autotik jaitsi eta era txarrean eroritakoak berriro kokatzen ditu. Ostikadak barne.

 

Irudia hau zenbait bidaiarik grabatzen dute, salatuz, zer dela eta maletak horrela tratatzen dituela. Kontsumitzaileen eskubide-salbatzaileak dirudite. Sare sozialen bitartez egoera salatuz, langilea birtualki jipoitzen. Eta enpresak, Iberia, neurriak hartzen ditu gure mesederako. Batzuek langileak kaleratu dutela diote, baina hartu duten neurria zigorra izan da. Lasaiago lo egin dezakegu.

Hurrengo egunean, beste berri bat zabaldu da. Ez da whatsapparen bitartez zabaldu, sare sozialetan ez du hainbesteko zirrarik izan. Iberiak isuna jaso du. Kontratatzen zituen emakumeei haurdunaldi-testa eskatzeagatik. Iberiak berak idatzi duen kode etikoaren 3. artikuluaz paso egin du. Hau bai dela benetan larria.

Azken finean, langilearen jokaera ulergarria da. Ziurrenik, lan prekarioduna; ekipajea bere lan baldintzak diren moduan tratatu ditu. Estresatua, lan intentsitate handikoa (Ibizako Aireportua zen). Baina bideoa grabatu zutenek, ziurrenik langileak direnak, ez dute hori ulertu. Enpresarien munduko ikuspegia bereganatu dute, zoritxarrez. Langile klasea kondenatzen dute, nahiz eta langileriaren parte izan. Arazoa ez da langilearen jarrera, enpresaren jokaera baizik. Hau da salatu behar duguna

Agenda

Sin eventos

Últimas novedades

Lo más leído